Sailkatugabeak

Motzean

Bidaiatzeko leku bat? Pasaportean Tindufeko zigiluak bakarrik izan ditut duela bi urte arte: horrekin guztia esanda dago. Eta, duela bi urte, Kubara bidaiatu nuen emaztearekin. 2009an, Marokora egin nuen bidaia, Sahara okupatura eta hara joateko pasaportea bikoiztu nuen, arazorik ez izateko. Berriro ere aukeratu beharko banu, Tinduf esango nuke. Deskantsatzeko leku bat? Leaburu. Bueltan-bueltan, beti...

Sagardotegietako erreserbak martxa hartzen hasi dira

Sagardotegi garaiko lehen pare bat asteak arraroak izan ziren sagardotegietan aurten ere, COVID-19aren aurka indarrean zeuden neurrien eraginez mahaian eserita kontsumitu behar zelako, upeletara joan gabe, sagardoa pitxerretatik edo botiletatik hartuz. Murrizketa horiek bertan behera geratzearekin batera, txotx egiteko aukera itzuli da, eta erreserbetan ere igartzen da gorakada. Oraindik ere aparte daude pandemiaren aurreko datuak,...

Motzean

Euskalkiak ala batua? Euskalkiak eta euskara batua. Euskaraz bizitzeko leku bat? Errezil. Errezilgo txokorik gustukoena? Etxetik eskolara bidean dagoen iturri ondoa. Hizkuntza bat ikasteko zer da beharrezkoa? Gogoa. Zure lanbidetik zer egiten zaizu zailena? Etxea eta lana uztartzea. Kaleko hizkeratik gustukoen duzun hitza? Dena.

Erronkaz erronka joateko aukera

Erronkaz erronka joateko aukera

Ezer gutxi zekien Aroa Sanchezek harri jasotzeari buruz, baina, Joseba Ostolazaren eskolan hasi, eta erabat liluratu zuen kirol horrek. Emakumeak plazan ikusita, ilusioa igartzen du ikusleen artean.

Indarra lantzeko beste modu bat

Indarra lantzeko beste modu bat

'Crossfit'-ean aritzen da Lierni Osa. Indarra lantzeko ariketak gustatzen zaizkio gehien, eta horrek erakarrita hasi da harri jasotzen. Izetaren Zarauzko eskolan egiten ditu entrenamenduak.

Kronologia

2019ko uztaila. Bidasoko ospitaleko bloke kirurgikoaren obra lehiaketara atera zuten. Langileek bide ez-ofizialetatik jakin zuten lanen berri. 2021eko uda. Bidasoko ospitaleko zerbitzuburuek zuzendaritzarekin izandako bilera batean bloke kirurgikoko obren nondik norakoak ezagutu zituzten. Donostiako Onkologikora behin-behinean lekualdatzea ez dute bideragarri ikusi hasieratik. 2021eko azaroaren 2a. Pentsiodunak ospitaleko bloke kirurgikoa mantentzeko sinadurak biltzen hasi ziren. 2021eko...

Egitaraua

Martxoaren 1etik 25era, erakusketa bat eta lau saio izango dira aurten Iparraldea Bertan jaialdian, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Martxoaren 1etik 25era Francoren mende kantatzen genuenean liburuaren haritik, erakusketa. Hainbat argazki, kartel, disko, irudi eta oroitzapen dokumentu egongo dira ikusgai. Martxoak 1, asteartea 19:00. Francoren mende kantatzen genuenean liburua oinarri hartuta, saio berezia. Martxoak 8, asteartea...

1.418

ELIKAGAI SORTAK, IAZ Iaz 1.418 elikagai sorta bildu zituzten Villabona-Amasan; horietatik 506, Oiartzungo Elikagai Bankutik eraman zituzten, eta 912, auzolanean bildutakoak edo herriko saltokiek emandakoak izan ziren. Materialak. 34 haurrek ikasmateriala jaso dute; 86 arropa sorta banatu dituzte, eta zortzi gaztetxori ordaindu diete eskola kirola.

Motzean

Legorreta? Haurtzaroa. Donostia? Opus Lirica. Leipzig? Etxea. Opera bat? La Traviata. Agertoki bat? Glyndebourneko jaialdia [Erresuma Batua]. Abeslari bat? Carlos Chausson. Musika estilo bat? Jazza. Abeslari izango ez bazina? Psikologoa. Amets bat? Donostiako opera denboraldia.

Interpretatzeko beste modu bat

Interpretatzeko beste modu bat

Aspergerraren Nazioarteko Eguna da gaur. Hitzezkoa ez den komunikazioa ulertzeko, aurpegiko espresioak interpretatzeko eta abstrakziorako zailtasunak ditu ezaugarrietako batzuk. Aspergerraren gaineko uste oker batzuk ere oso zabalduta daude; tartean, jendearekin egotea saihesten dutela pertsona horiek.