Sailkatugabeak

Parte hartzaileak

• Mikel Erentxun. • Olatz Salvador. • Elkano Browning Cream (Mikel Azpiroz, Dave Wilkinson eta Franck Mantegari). • Julian Maeso. • MZM (Maite Arroitajauregi, Zaloa Urain eta Miren Narbaiza). • Kezka dantza taldea. • Quico Puges eta Iraide Ansorena.

%25

LEKUKOEN EZAGUTZA Gaur egun, gaixotasun kardiobaskularren ondorioz gertatzen dira mundu osoko heriotzen %50. Hain justu, ospitaleetatik kanpo gertatzen dira bihotz-biriken gelditzeen %60. Kasu horietan, baina, lekukoen %25ek bakarrik dakite bizkortze teknikaren lehen urratsak egiten.

Motzean

Mendi bat? Adarra. Igo ez zaren mendi bat? Asko, gehienak, baino ilusio berezia egingo lidake Nepalera, Pumori mendiko oinarrizko kanpalekura joateak. Alpinista bat? Niretzat erreferente izan direnak elkarrizketatzeko aukera izan dut, zorionez. Gizonezkoetan, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Juanito Oiartzabal, Carlos Soria… Emakumezkoetan, Stefi Troguet eta Maialen Berterretxe aipatuko nituzke. Tolosako 3 Tontorrak ez den mendi...

Dokumentalaren emanaldiak

Hauts dokumentalaren emanaldiez gain, mahai inguruak ere egingo dituzte herri gehienetan. Tokien hautaketa ez da ausazkoa izan, dokumentalean ageri den norbait hangoa delako edo inguruan amiantoaz gaixotutako asko daudelako egin dute aukeraketa. Azaroak 23, asteartea. Bergaran, Seminarixoan, 18:30ean. Azaroak 25, osteguna. Irunen, Kabigorrin, 19:30ean. Abenduak 1, asteazkena. Beasainen, Igartza jauregian, Abenduak 4, larunbata. Donostian, Fnac...

“Lehendik ere saturatuta dago N-1 errepidea”

“Kilometro gehigarriak, denbora eta gastuak”: horixe da garraiolarien kezka nagusia. Elurragatik A-15 autobidea ixten dutenean, ibilgailu astunek N-1 errepidean eta Sakanako (Nafarroa) autobidean barrena ibili beharko dute. “Lehendik ere saturatuta dago N-1 errepidea”, azaldu du Joxe Izeta garraiolari zestoarrak. Aiatik Bartzelonara joan-etorrian ibiltzen da astean bitan. “Eta negu gogorra dator aurten”.

VI. Ramon Serras argazki lehiaketa, martxan

Dagoeneko zabaldu dute VI. Ramon Serras argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea, eta abenduaren 8ra arteko epea egongo da. Islak da aurtengo gaia. Ohi bezala, Euskalduna tabernak eta Zarauzko Argazkizale Elkarteak antolatu dute egitasmoa, Zarauzko Udalaren babesarekin. Behin lan guztiak jasota, 100-600 euroko diru sariak banatuko dituzte irabazleen artean.

Abenduko zubia, elur iragarpenek baldintzatuta

Goitur Goierriko Turismo Agentziaren datuak aintzat hartuta, uda eta Aste Santua bezala, urriko eta azaroko zubiak ere “onak” izan dira Goierrin. Zubietan ere, nekazaritza turismoetako eta hoteletako okupazioa “2019koa baino handiagoa” izan da. Abenduko zubiari dagokionez, Goiturreko arduradunek diote Goierrin, normalean, ez dela izaten turista askorik. “Hiriburu handiagoetara joateko joera izaten dute askok, eta, elurra...

Motzean

Itsaso bat? Mediterraneoa. Amets bat? Munduan botererik ez egotea. Beldur bat? Tximistak. Zerk haserretzen zaitu? Suntsituta behar lukeen botereak gizakiarengan duen eraginak. Zerk pozten zaitu? Gustuko jendearekin denbora igarotzeak. Bertute bat? Alaitasuna. Jasan ezin duzun zerbait? Jendeak aurreiritziak izatea eta dena epaitzea; izan ere, denok denetik dakigula dirudi.

Goierriko Energia Mahaia: eredu jasangarriagoen aldeko apustua

J. Zarandona Goierrin, beste eredu energetiko baterako trantsizioa gauzatzeko bidean, Goierriko Energia Mahaia sortu zuten 2017an, Goieki Goierriko Garapen Agentziaren barruan. Eskualdeko hemezortzi udalerrik osatzen dute Goierriko Energia Mahai hori. Maialen Sanchez Goiekiko ekintzailetza eta proiektuen kudeaketa arloetako teknikariak azaldu duenez, “CO2 gutxiago emitituko duen eredu energetiko berria bultzatzea” da helburua, “eraginkorra, berriztagarria eta iraunkorra...

60

AMALUR JARDUNALDITIK IGARO DIREN HIZLARIAK 2006az geroztik, natura, kultura eta antropologia alorretako izen handiko hizlariak igaro dira Tolosako Amalur jardunaldietatik, hirurogei guztira: Javier Reverte, Luis Dominguez, Xabier Madariaga, Maialen Lujanbio, Fernando Vallarades, Josep Maria Palau eta Asier Hilario, besteak beste.