Sailkatugabeak

Mural erraldoi komunitario bat egingo dute

Arditurri Egunaren barruan, Alaia Gaztelumendi Alaiart sortzaileak Oiartzunen Arditurriko Parketxeko estalpean egingo duten muralaren egitasmoa aurkeztuko du. Han izango direnen ideiak jaso, eta horiek sormenera eramango ditu. Lanak ez ditu Gaztelumendik bakarrik egingo, era komunitarioan sortu nahi duelako murala.

Motzean

Desio bat? Gizartea aldatzea. Errespeta gaitzatela. Bizitzako erreferente bat? Ruth Ortiz; Jose eta Ruth Breton haurren ama. Indarkeria matxistarekin oso kabala eta osoa den pertsona dela iruditzen zait. Ez du hedabideetan atera nahi, baina ama guztiei lasaitasun handia ematen digu. Tere Saez ere bai, Astelehen Lilakoa. Oso borrokalaria da hura ere gai honetan. Damuren bat?...

Errealitatea, ideietatik urrun

Errealitatea, ideietatik urrun

Irun eta Hendaia artean migratzaileek izaten dituzten trabak kontatzen ditu 'Lehen saiakera' dokumentalak. Marina Perosanzek, Natalia Berridik eta Yurena Carrerok egin dute.

Lau zerbitzu

Afagi elkarteak lau zerbitzu eskaintzen ditu, batik bat. Arreta psikologikoa. Alzheimerra duten gaixoen senideei laguntza eta aholkularitza emateko. Arreta psikosoziala. Senideei banakako arreta pertsonalizatua emateko. Formakuntza. Gaixotasunari buruzko ikastaroak egiten dituzte, zenbait kolektibori zuzendutakoak. Estimulazio kognitiboa. Gaixoen gaitasun kognitiboak sustatu eta mantentzeko jarduerak egiten dituzte.

Donostiako Lagun liburu denda, ixtear

Donostiako Lagun liburu dendaren ateak betirako itxiko dituzte uda ondoren. 1968an ireki zuten Maria Teresa Castellesek eta Ignacio Latierrok, Parte Zaharrean. Frankismoaren zentsura eta kale borroka-eta jasan ondoren aurrera jarraitu arren, salmenten beherakadak ateak ixtera behartu du liburu denda.

Udako egutegia

Aiako Agorregi burdinola eta errotak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da udan. Bisita gidatuak euskaraz (11:15) eta gaztelaniaz (12:00) eskainiko dituzte uztailetik irailera: Uztaila eta iraila. Larunbat, igande eta jaiegunetan zabalduko dute burdinola. Abuztua. Ostegunetik igandera zabalduko dute burdinola. Erreserbak. Informazioa eskuratu edo izena eman nahi duenak 943-83 53 89 zenbakira dei dezake, edo iturraran@gipuzkoanatura.eus...

Mondra&roll

Gaur eta bihar hamalau talde igoko dira Arrasateko Monterron parkeko oholtzara, Mondra&Roll jaialdian: Gaur 18:00. Ateak irekitzea. 18:30. Agur. 19:15. Special Crew. 20:15. Rotten XIII. 21:20. UK Subs. 22:30. Perkele. 23:50. Sick of it All. 01:10. Bad Manners. Bihar 18:00. Ateak irekitzea. 18:30. Maid of Ace. 19:15. Svetlanas. 20:00. Hell Beer Boys. 21:05. Subterranean Kids....

Motzean

Oporretarako leku bat? Oporretan, edonon ondo. Zelai bat? Altamira Ordizian edo Twickenham Londresen. Sekula jokatu duzu han? Ez. Taldekide bat? Pila bat esango nituzke, baina bat esatekotan, Kepa Antzin gasteiztarra. Nire hautatzailea izan zen. Estimu berezia diozun partida bat? Eskoziari Glasgowen irabaztea sekulakoa izan zen. Jokalari, entrenatzaile ala kirol zuzendari: zer nahiago? Bakoitzak bere alde...