Erromesak, mendizaleak eta turistak

Donejakue bideko aterpetxeetakoak kexu dira: gero eta bidelari gehiago maleta handiak hartuta agertzen zaizkie. Hori ez omen dator bat Bidearen (maiuskulaz) izpirituarekin, maletak turisten kontua direlako, eta benetako erromesak motxila eroan behar duelako. Adierazpen horiek purista talde batek egindakoak begitandu zitzaizkidan, Santiago kaminoaren esentzialista batzuek eginak. Gerora argitu zen guztia: Nafarroako bideko ostalariek gero eta maleta gehiago jasotzen dituzte, erromesak...