Bertso ttikietan

Leire Narbaiza Burumakur dabil jendea nire inguruan, behintzat. Estresatuta eta agobiatuta. Kurtso amaieran gaude, eta normala da kantsatuta egotea. Baina aurtengo neke arruntari egoerarena ere gehitu zaio. COVID-19aren esperientzia, gerra haizeak, prezioen igoera, lanetan gero eta exijentzia handiagoa, klima aldaketaren mehatxua, ondoez emozionala (I can’t get no satisfaction) satisfazioa topatu ezina… No future oihukatzen zen sasoian baino future gutxiago dagoela...