«Poztekoa da euskara musika urbanora iritsi izana»

Badira urteak musika urbanoak Euskal Herriko kaleak hartu eta eraldatu zituenetik, eta entzuleentzat ahaztezinak diren doinuak sortu ditu. Gaur egun, badira oraindik ere pauso bat haratago joan eta musikarekin esperimentatu nahi duten artistak. Liki Likatsu musika taldeak, hain zuzen ere, minutu gutxian idatzitako bertsoak reggaeton eta cumbia musika estiloekin nahasten ditu. Joseba Tapia eta Chill Mafia erreferentziatzat hartuta, Emaitz Muruak (Hernani, 1998) eta Iker...

Magrebtarren aurkako zortzi eraso Hernanin

Magrebtarren aurkako zortzi eraso Hernanin

Hernaniko Udalak magrebtarren aurkako zortzi eraso salatu ditu San Joan jaiei buruzko balorazioan. Jai Batzordeak egin ohi du festen balorazioa, baina «ezohiko gertaerak» direla medio, aurten udalak hartu du horren ardura. Hala, joan den asteko ostegunean prentsaurrekoa egin zuten Xabier Lertxundi alkateak eta Aitor Huizi Kultura zinegotziak, eta, magrebtarren aurkako zortzi erasoez gain, eraso sexista bat ere jazo zela zehaztu...

«Eguraldiaren ziurgabetasuna da nire lanbidetik gustukoen dudana»

«Eguraldiaren ziurgabetasuna da nire lanbidetik gustukoen dudana»

Andoni Aizpuru ETB1eko aurpegi ezagunenetako bat da (Gabiria, 1964). Hainbat urte igaro zituen euskara irakasten, eta 1992an ikus-entzunezkoen mundura egin zuen jauzi. Saio ugari aurkeztu eta zuzendu ditu harrezkeroztik; ETB1eko Euskadi zuzenean, Bertatik Bertara eta Barnetegia, besteak beste. Gaur egun, ETB1en eguraldi iragarle dabil Aizpuru, eta esan du 32 urteren ondotik jardun horretan amaitu nahi duela ibilbide profesionala. Gabirian hazi zinen. Nola...

Barkardadeari aurre egiteko ekintza komunitarioak antolatuko ditu Hondarribiko Udalak

Barkardadeari aurre egiteko ekintza komunitarioak antolatuko ditu Hondarribiko Udalak

Hondarribian, herritarren %26k 60 urtetik gora dituzte. Gipuzkoako beste hainbat herritan baino handiagoa da ehuneko hori, eta, hain justu, horrexek kezkaturik, Hondarribiko Udalak AuzoEKIN egitasmoa aurkeztu zuen otsailean, «helduen ongizatea sustatzea» helburu duen proiektua. Hiru fase ditu ekinbideak, eta, lehenengoa amaituta, beste biei helduko diete orain. «Ekintza komunitarioak» antolatzeari ekingo diete, 60 urtetik gorakoen bakardade ez-hautatuari konponbidea emateko asmoz. Otsailean...

Erromeriak, txankletak eta izar uxoak

Erromeriak, txankletak eta izar uxoak

Sanjoanak pizten direnean Hernanin, Tolosan, Arrasaten, Andoainen, Seguran, Eibarren, Pasai Donibanen, Olaberrin, dena pizten dela ematen du. Txupinazoak egiten du pum zeru zati horietan guztietan, eta lehertzen da uda bat gure begien aurrean. Uda bat: festak, festak eta festak. Hortik aurrera, santuari santua bezala lotzen zaio kafeari pintxoa, arratsalde-pasari egun-pasa, goizeko poteoari arratsaldekoa. Festa txiki eta handiek betetzen dute uda....

Arrazakeria kalean eta sarean

Arrazakeria kalean eta sarean

Kalean ez ezik —berriki Hernanin ikusi bezala—, sare sozialetan ere arrazakeria dago, eta, hala, SOS Arrazakeriak eta Donostiako Herritarren Harrera Sareak salaketa jarria dute sareetako mezu horien aurka. Izan ere, Mikel Mazkiaran SOS Arrazakeriako abokatuak esan du antzeman dutela gatazka arrazista asko sare sozialetatik abiatzen direla. Garazi Montuschi Harrera Sareko kideak dio orain bi urte hasi zirela bereziki gaiaz arduratzen,...

Ustez ‘Santa Ana’ ontziarena zen gila aurkitu dute Pasaiako bokalean

Ustez ‘Santa Ana’ ontziarena zen gila aurkitu dute Pasaiako bokalean

Orain laurehun urte pasatxo eraikitako Santa Ana itsasontziaren gilaren puska bat aurkitu dutelakoan daude —Pasaian topatu dute—. Felipe II.aren armadak Ingalaterra konkistatu nahi izan zuen ontzi hartan, katolizismoa berrezartzeko. Miguel Okendo itsasgizon donostiarra zen kapitain, eta 30.000 lagun hil ziren orduko gudan. Ezustean lehertu zen ontzia, 1588an, Pasaiako portuko bokalean bolbora deskargatzen ari zirela. Harrezkeroztik, Pasaiako uretan izan dira ontziaren zatiak. Portuaren...

Soinu liburutegia osatzen ari dira Alegian

Soinu liburutegia osatzen ari dira Alegian

Alegian ipuinak aditu egin daitezke orain. Izan ere, herri eskolako Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera bitarteko 70 ikaslek hainbat ipuini ahotsa jarriz amaitu dute ikasturtea. Udal liburutegiak egin zien proposamena, eta hala sortu dituzte zenbait audioliburu. Alegia.eus webgunean eta Youtube plataforman izango dira entzungai. Liburutegian ipuin bat maileguan hartzen dutenek QR kode bat topatuko dute liburuaren azalean, kontakizuna irakurri bitartean ikasleen...

«Historia azaltzea da oinarrizkoa, baina turistek edozer eska dezakete»

«Historia azaltzea da oinarrizkoa, baina turistek edozer eska dezakete»

Gurutze Ormaza Gipuzkoako gida turistikoak (Bermeo, Bizkaia, 1965) harro eusten dio lanbideari. Turismoa asko aldatu dela kontatu du, baina Donostian aspaldiko auzia dela. Badira 30 urte baino gehiago bertan bizi dela, eta gida turistiko ona izateko gakoaren berri eman du: erakutsi beharreko hiria maitatzea. Gaztea zela, erizaintza egiteko asmoa zuen oinarrizko ikasketak amaitu ondoan. Baina, unibertsitatean hasi aurretik gehiago ikastea erabaki, eta Harreman Publikoetako...

«Gure esku dago nola zahartu nahi dugun aukeratzea»

«Gure esku dago nola zahartu nahi dugun aukeratzea»

Agnes Irigoyen (Paris, 1968) podologoa eta posturologoa da, eta duela zazpi hilabetetik ari da nutrizio zelularrean oinarritutako aholkularitza lanetan, bere kasa. Iaz izan zuen nutrizio zelularraren berri, eta osasunean «onura nabarmenak» ekarri zizkiola-eta jarraitu zuen arlo horretan trebatzen. Nutrizio mota horri buruzko solasaldi bat eman zuen lehengo astean, Ordizian, gaiaren gaineko informazioa zabaltzeko asmoz. Cathy Mendez eta Cristina Saralegi adituak...