Erramun Baxokekin Donostiatik Sarara

Erramun Baxokekin Donostiatik Sarara

Israel, Palestina, Errusia, Ukraina, Europaren eskuindartasuna, Patxi Ezkiaga… Ez ba. Ez gaur behintzat. Gaur, espazio honetan ematen didaten askatasuna baliatuz, duela 39 urteko oroitzapen bat kontatu nahi dizut, irakurle. Zatoz 1985eko Azkoitira eta begiratu 22 urte dituen arren oraindik ere adingabea dirudien mutiko horri, Donostiarako autobusa hartzen, La Guipuzcoana konpainiakoa —herrian Usola izenez ezagunagoa—, Pazko astelehenez, goizeko zortziak hamar gutxitan....