Leire Narbaiza
Azaro estreinatu berri honek nobedade handia ekarriko digu amaiera aldera. Euskaraldiari ekingo diogu hilaren 23tik abenduaren 3ra arte. Lehenengoz, euskara elkarteek Euskal Herri osoko erakundeen laguntzarekin martxan jarri dute plangintza erraldoia. Helburua, euskaldunak aktibatzea eta elkarrizketa mistoei ere bultzada ematea. Ahobizi eta Belarriprest izango gara. Ahobiziok nonahi euskaraz egiteko konpromisoa hartu dugu, Belarriprestek ulertzeko gai direla adierazi eta eurekin euskaraz egitera gonbidatuko gaituzte. Lotsabako denok, behar den moduan. Amaitu dira aitzakiak euskaraz ez egiteko, akabo "ez didate ulertuko", ahaztu erantzun txarrak, "háblame en cristiano" tipokoak. Harro eta ahaldunduta kalean ibiltzeko sasoia izango da.