Sekretu bakarra, pasioa

Sekretu bakarra, pasioa

Unai Zubeldia

Boluntarioak gara denok". Nahiz eta profesionalen gisan lan egiten duten. "Inork ez du kobratzen hemen, ez kimuen taldeko entrenatzaileak eta ezta senior mailakoenak ere. Jende askoren borondate ona, horixe da klubaren sekretua". Inma Saenz de Santamaria da Zarauzko eskubaloi klubeko presidentea —Juanan Urdangarin ere aritzen da lan horietan—, eta "denboraldiko garairik zailenean" murgilduta dabiltza orain. "Jarraitu, ez jarraitu, denekin hitz egiteko garaia izaten da hau, eta ez da erraza eskaintzeko askorik ez daukazunean guztiei proiektua babesten jarrai dezatela eskatzea". 35 talde, 600 fitxa baino gehiago eta 100-120 entrenatzaile eta laguntzaile daude guztiak horren atzean, 23.000 biztanle dituen herrian.

4

N-1eko bidesarietan bildurikoa, milioi eurotan N-1 errepidean kamioientzako jarritako AT bidesarietan —Irun, Andoain eta Etzegaraten daude— lau milioi euro bildu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, urtarrilaren 9an martxan jarri zutenetik. 8,7 milioi eurokoa zen urte osorako aurreikuspena. EAEko Auzitegi Nagusiak bidesarien kontrako epaia kaleratu zuen arren, aldundiak ez zuen utzi bertan behera, eta helegitea jarri zion ebazpen judizialari. Helegitean agertzen da...

Zorua konpontzeko lanak egingo dituzte N-1ean

Uda da errepideak konpontzeko garaia: eguraldi ona behar delako eta, oporrak tarteko, zirkulazio gutxiagoko egunak direlako. Hala, uztailetik irailera, Gipuzkoako Foru Aldundiak zorua konpontzeko obrak egingo ditu N-1 errepideko hainbat gunetan. Hauek dira konponduko dituzten zatiak: Gasteizerako noranzkoan, Arama-Ordizia eta Legorreta-Itsasondo; eta, Irunerako noranzkoan, Itsasondo-Legorreta, Legorreta-Ikaztegieta eta Alegia-Tolosa. N-1a zirkulazio handiko errepidea da gune horretan; Tolosatik, 36.000 ibilgailu igarotzen dira...

San Lorentzoko tuneleko obrak hil amaieran hastea aurreikusten dute

San Lorentzoko tuneleko obrak hil amaieran hastea aurreikusten dute

Eider Goenaga Lizaso

Europak ezarritako segurtasun arauak bete ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak obrak egin behar ditu 500 metro baino luzeagoak diren hainbat tuneletan. A-15 autobideko San Lorentzoko tunelekoa izango da lehenengoa, Iruñerako noranzkoan. Aldundiaren hasierako asmoa obrak maiatzean hastea bazen ere, atzeratu egin behar izan zituzten lanak —besteak beste, baldintza meteorologikoak tarteko—; baina, aldundiak baieztatu duenez, jada hasi dira obrei ekin aurreko prestakuntza lanekin, eta, ondo bidean, pare bat aste beharko dituzte horiek bukatzeko. Beraz, hilabetea amaitzerako hasi nahiko lukete tunela konpontzen.

Puntaik Punta

Bisita gidatuak, musika emanaldiak, tailerrak, ikuskizunak… Datozen hiru egunetarako oso eskaintza zabala daukate prest Puntaik Punta Debagoieneko Bidezidorren Jaialdian. Tartean, hainbat bisita gidatu antolatu dituzte Debagoieneko museoetan. Aurretik izena eman beharra dago jaialdiko hainbat tailer eta ibilalditan parte hartzeko. Gaur, ekainak 15 09:30. Mendi ibilaldia. Aretxabaleta-Larrino elizatea-Urkulu urtegia-Aretxabaleta. 10:00. Mendi ibilaldia ingelesez. Arrasate-Murugain-Aretxabaleta. 16:00. Sendabelarrak ezagutzen. Ibilaldia eta tailerra. 17:00....

Literaturaren kaleidoskopioa

Literaturaren kaleidoskopioa

Miriam Luki

San Agustinek bere aitorpenetan jasotzen du, isiltasunean, bere baitarako irakurri zuen lehen aldiaren oroitzapena. Ordura arte ahots goran eta taldean irakurtzeko ohitura alboratu —erlijio munduari lotuta—, eta isilik, bakarrik irakurtzen hasi zeneko unearen kontakizuna egiten du IV. mendean idatzitako obran. Aro Garaikidean ez da ezagutu irakurtzeko beste modurik. Bakardadean egiteko jarduera da irakurketarena, eta ezinbestekoa du isiltasuna. Irakurle taldeak ugaritzen ari dira, ordea; gero eta gehiago, gainera. Nork bere kasa irakurtzen du, baina irakurritakoa partekatzeko elkartzen dira gero.

Lau paretaren artetik kalera

Lau paretaren artetik kalera

Aitziber Arzallus
Ikasturteari "bukaera berezia" ematen ari dira Getariako Juan Sebastian Elkano musika eskolako kideak. Ikasturte bukaerako ohiko emanaldia baino "zerbait gehiago" egin nahi zuten urte osoan egin duten lana erakusteko, eta Pepita Enbil musika zikloa antolatu dute, bi aste iraungo duen ekitaldi sorta.