Musikari lotutako herria

Musikari lotutako herria

Imanol Garcia Landa

Oholtza gainetik 140 herritar inguru pasatuko dira bihar, Alegian, kultura batzordeak antolatu duen III. Herria Kantuan ekitaldian. 2008an eta 2012an egin zituzten aurreko biak. "Gustura gelditu ginen aurretik egindakoekin. Azken urteetan utziz joan gara, lan handia eskatzen duelako, baina berriz heltzea erabaki dugu aurten", azaldu du Nati Muruak, Alegiako Kultura zinegotziak; kultura batzordeko kidea ere bada, eta baita ekitaldiaren antolatzaileetako bat ere. "Polita da herritarrak musikaren inguruan elkartzea".

“Dantzariok iraungitze data dugu, baina luze jarraitu nahi dut”

“Dantzariok iraungitze data dugu, baina luze jarraitu nahi dut”

Erik Gartzia Egaña

Asteburua Valladolid (Espainia) eta Valentzia aldean (Herrialde Katalanak) lanean pasatu ondoren, etxean dira, berriz ere, Kukai dantza konpainiako dantzariak, entseatzen jarraitzeko. Izan ere, datorren igandean etxetik 597 kilometrora eskainiko dute emanaldia, Torrenten, Valentzian. Alain Maiak (Errenteria, 1985) toki bat egin du agendan galdera sortari erantzuteko. Kazetaria da formazioz, eta ondo moldatu da esparru guztietan.

“Anonimoak gara; ez gara klandestinoak”

“Anonimoak gara; ez gara klandestinoak”

A. Arzallus

Ohio estatuko Akron hirian sortu zuten Alkoholiko Anonimoak erakundea, AEBetan. 83 urte beteko dira ekainaren 10ean. O. William Griffith Wilson —Bill W.— eta Bob Smith izan ziren sortzaileak. New Yorkeko burtsako artekaria zen bata, eta zirujau ospetsua bestea; biak ala biak alkoholikoak. Bill W.-k sei hilabete edan gabe zeramatzanean ezagutu zuen Bob Smith, eta mendekotasunari aurre egiten lagundu zion. Smithek 1935eko ekainaren 10ean hartu zuen azken tragoa, eta horregatik hartzen da ekainaren 10a erakundea sortu zuten eguntzat.

24 orduko bakoitza, garaipen handi bat

24 orduko bakoitza, garaipen handi bat

Aitziber Arzallus

Ostiral arratsaldea da. Taldetxo bat elkartzen ari da Donostiako Ibaeta auzoko Espiritu Santuaren parrokiaren atzealdean. 19:30 puntuan, barrura sartu dira, gela batera, eta eseri egin dira, borobilean. Hemezortzi lagun bildu dira: hamahiru emakume eta bost gizon. "Kaixo. Jaione naiz [asmatutako izenak dira denak], eta alkoholikoa naiz. Edan gabe jarraitzen dut, eta ongi nago", esan du haietako batek. "Kaixo, Jaione", erantzun diote, aho batez. Liburu bat hartu du esku artean, eta irakurtzen hasi da, ozen. Esker onari eta onartzeari buruzkoa da gaurko irakurgaia.

Etzi, Corpus Christi egunean, elkarrekin

Urtero aldatzen dira dantzariak, eta inork ez digu galdetzen nork parte hartuko duen”, azaldu du Irati Aranburu Oñatiko Oñatz dantza taldeko kideak. Ez dute zehaztu etzi, Corpus Christi eguneko dantzetan, zenbat emakumezkok parte hartuko duten; nahiago dute “dantzari kopuru bera” egongo dela ziurtatzea. “Emakumeek, emakume izate hutsagatik, dantza hori egiteko debekua izatea, hori kendu dugu guk”. Duela bi urte sortu...

Generoak bereizitako azken plazak

Generoak bereizitako azken plazak

Beñat Alberdi

GGizonezkoa fokuaren erdian edo protagonismoaren jabe. Hainbat kasutan aplika daiteke esaldia; izan kirolean, izan politikan edo izan musikan. Momentu askotan, agertokiaren jaun eta jabe egiten da genero maskulinoa, eta euskal dantza tradizionala da horren adibideetako bat. Inork ezin lezake uka emakumearen presentzia dantza oinarri duten ekitaldi gehienetan. Baina emakumearen irudia bestelakoa da dantzak daukan garrantzia kontuan hartuz gero; hau da, dantzak sinbolikoki, herriko festetan edo herriko protokoloan daukan garrantzia baloratuz gero. Gipuzkoako hamaika herritan eman dituzte pausoak agertokian parekidetasuna lortzeko. Etzi, Oñatin, generoa gorabehera, dantzariz beteko dira kaleak, Corpus Christi festan.

Gorazarre lurreko ‘langostinoari’

Gorazarre lurreko ‘langostinoari’

Rebeka Calvo
Piparmin Eguna izena du Ibarrako gaztetxeak herriko belaunaldiak elkartzeko antolatzen duen jaiak; Langostino izena du moto elkarteak; piparreroak esaten diete futbol taldeko partaideei; Urtezaharreko krosean beti azaltzen da piperren bat; Hauspoa kultur elkarteak piperraren bueltako azoka berezi bat antolatzen du irail inguruan; eta, horren barruan, Xepla elkarteak pintxo lehiaketa egiten du jaki preziatu horretan oinarrituta.

Joana Garmendia: “Ironia beti erabiltzen dugu atximur txiki bat egiteko”

Joana Garmendia: “Ironia beti erabiltzen dugu atximur txiki bat egiteko”

Eider Goenaga Lizaso

Beste askok bezala, filosofiako doktoretza egiten hasi zenean zehaztu behar izan zuen ikerketa gaia Joana Garmendiak (Anoeta, 1978). Hizkuntzaren filosofia beti gustuko izan duela dio, eta horregatik erabaki zuela ironiaren azterketa egitea. Hainbat teoria daude ironiari buruz, baina tesian bere teoria propioa garatu zuen Garmendiak. Haren arabera, zerbait negatiboa esateko eta kritika egiteko erabiltzen da beti ironia.