Idoia Torregarai: “Umorearen aktibista naiz, eta prestigiatu egin nahi dut”

Idoia Torregarai: “Umorearen aktibista naiz, eta prestigiatu egin nahi dut”

Eider Goenaga Lizaso Kazetaria eta UEUko komunikazio arduraduna da, lanbidez, Idoia Torregarai (Usurbil, 1974). Umorea txikitatik izan du bidelagun, eta nerabezaroan munduan bere burua kokatzeko modua eman zion. Barretartia bloga martxan jarri zuenetik, gaiaren inguruan ikasten, sakontzen eta ikasitakoa zabaltzen jardun du. Umoregilea da, eta “umorearen aktibistatzat” du bere burua. Pauso bat gehiago eman, eta Barretartia Umore Zerbitzuak jarri du...

Naturatik gertu, hura zainduz

Naturatik gertu, hura zainduz

Imanol Garcia Landa
Hilabete honetan hartuko du erretiroa Mikel Mendizabal basozainak (Ordizia, 1955), lanbide horretan 31 urtez aritu ondoren. Aurretik, CAF enpresan aritu zen lanean, mekanikari, baina basozaina izan nahi zuen: "Beti gustatu izan zait naturaren inguruan ibiltzea; basoa eta landaredia gehienbat".

Gizonok, orain zuen txanda da

Leire Narbaiza

Apirila da hilik krudelena", hasten da T.S. Eliot-en Hilen ehorzketa poema. Apiril hau ere krudela izan da arlo larregitan. Azken astea, batez ere, oso intentsua eta gogorra. Tristura, haserrea, amorrua, higuina, mina... sentimendu horiek guztiak pasatu ditugu, bat baino gehiago batera. Horregatik gaude lur jota, porru eginda.

Igandeetan ez dute jai egiten

Igandeetan ez dute jai egiten

Iñaki Gurrutxaga

Harrituta eta izututa geratu ziren Mirandaolako burdinolan lanean ari ziren olagizonak 1580ko maiatzaren 3an. Igandea zen, eta Elizak jai egiteko agindua emana zien herritarrei. Kondairak dioenez, burdinazko zati txiki bat izan zen egun osoko lanaren ordaina, baina ez nolanahikoa: 21 zentimetro luze eta 5,5 kiloko pisua zuen gurutze bat zen. Santikutz eguna zen, eta gertatutakoa miraritzat hartu zuten. Hasiera batean, Elorregi jauregiko armairu batean gorde zuten gurutzea, baina, gertakaria ahoz aho zabaltzen ari zenez, Done Mikelgo baselizara eraman zuten, eta gero herriko elizara.

Iraganari keinuka

Iraganari keinuka

Unai Zubeldia

Herria astindu nahi izaten dugu egun horretan". Trikiti doinuekin astindu ere. "Jendea dantzan jartzea izaten da helburua; erromeria giro sanoa sortzea". Hala zehaztu du Ihintza Irizarrek, Andutz kultur taldeko kide eta Erromeria Egunaren antolatzaileak. Andutz kultur taldeak antolatuta, hamargarren urtez Erromeria Eguna ospatuko dute, bihar, Itziarren. "Garai batean erromeria asko egiten zen inguru honetan, eta hori berreskuratzeko erronkarekin sortu genuen jaieguna".

ERROMERIA EGUNA

Ereintza dantza taldeak, udalak eta herriko hainbat eragilek egun guztirako plana daukate prest, biharko, Errenterian:

10:45. Diana herriko kaleetan barrena.

11:00. Bola joko txapelketa, Foru plazan.

11:30. Casteller-ak, Villafranca Kataluniako taldearen emanaldia. Koldo Mitxelena plazatik Xabier Olaskoaga plazara, eta handik, Zumardira. Hamaiketakoa egingo dute Koldo Mitxelena plazan.

12:00. Aiko dantza taldearen dantza-poteoa kalez kale.

14:30. Herri bazkaria Koldo Mitxelena plazan. 500 lagunentzat izango da lekua.

18:00. Erromeria Zumardian, Andoitz Antzizar, Arkaitz Miner, Iñaki Letamendi eta Quico Pugesen eskutik. Gonbidatu bereziak: Maider Zabalegi, Maixa Lizarribar, Asier Gozategi eta Itsaso Elizagoien.

Argiak, kamera… ekin!

Argiak, kamera… ekin!

Eider Goenaga Lizaso

Duela 30 urte, Donostiako Intxaurrondo auzoan hasi zen dena. Baserri abandonatu bat zen, eta aspaldian inor ez zen bizi bertan...". Larrotxene Bideok ekoitzitako film laburretako baten hasiera izan zitekeen esaldi hori; baina ez da fikzioa, horrela hasi baitzen, duela 30 urte, Larrotxeneren historia.

“Ikus-entzunezkoari gertatu zaion gauza onenetako bat da”

“Ikus-entzunezkoari gertatu zaion gauza onenetako bat da”

E. Goenaga Lizaso

Tres minutos (Hiru minutu) film laburra izan zen Larrotxenen ekoitzitako lehena. Pablo Malo (Donostia, 1965) izan zen egilea. Orduan erabaki zuen Malok zinemagintzan jardutea, eta, ia 30 urte geroago, ibilbide oparoa izan du zuzendariak. 2004an egin zuen lehen film luzea —Frío sol de invierno (Neguko eguzki hotza)—, eta zuzendari berri onenaren Goya saria eman zioten. 2014ko Zinemaldian aurkeztu zuen azkena: Lasa eta Zabala. Bere hastapenak, ordea, ez ditu ahaztu, eta Larrotxenera itzuli da berriro, irakasle gisa.