Bakardadearen egunerokotasuna

Bakardadearen egunerokotasuna

Beñat Alberdi

Gizarte zerbitzuek badaukate halako estigma bat lanerako: behar larriak dituztenek soilik jotzen dute bertara, edo, nahiz eta beharra izan, baztertu egiten da laguntzaren beharra. Traba horiek zaildu egiten dute errealitatearen argazki on bat lortzea. Egoeraren jakitun, diagnosia egiteari ekin dio Aretxabaletako Udalak. 70 urtetik gora dituzten eta bakarrik bizi diren pertsonen bizi kalitatea zein den jakin nahi dute zehazki. Begoña Arenaza eta Mireia Aiastui udaleko gizarte zerbitzuetako langileek argi dute helduen beharretara egokitu behar dituztela zerbitzuak, eta, batez ere, asebeteko dituzten zerbitzuak prestatu.

Elkar elikatzen duten bi herri

Elkar elikatzen duten bi herri

Aitziber Arzallus

Hilabete barru abiatuko da elikagaiz betetako karabana Euskal Herritik Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpalekuetara. Sei trailer, kamioi zurrun bat, bi autobus, bi anbulantzia eta 220 tona oinarrizko produktu eraman zituzten iaz, eta are gehiago eraman nahi lituzkete aurten. Horregatik, azken asteotan buru-belarri ari dira lanean saharar errefuxiatuei laguntzea helburu duten elkarteetako boluntarioak. Baita Zumaiako Darahli elkartekoak ere. Joan den astean egin zuten bilketa herriko ikastetxe eta saltokietan, eta, Samuel Ruiz elkarteko koordinatzailearen arabera, "gustura" daude emaitzarekin. "Ehundik gora gazte jardun dira lanean, eta 3,5 tona bildu ditugu, iaz baino 300 bat kilo gehiago".

Itzaleko ostikaden bilduma

Itzaleko ostikaden bilduma

Jon Miranda

Futbol jokalaria izan zen Juanito Urkizu Sustaeta Katugorri ondarroarra (1901-1982); jokalaria eta entrenatzailea. Bizkaitarrak 50 urteko ibilbidea egin zuen kirol munduan, eta inork inoiz ez du zuzendu Athletic hainbeste denboran. Zazpi urtez aritu zen langintza horretan, 1940tik 1947ra; 235 partida. Beste hainbat taldetan ere aritu zen, eta ibilbide horren arrastoaren atzetik ibili da Irene Urruzola Arratibel (Lasarte-Oria, 1972). Liburu batean bildu du jasotakoa.

Egutegia

Epea ireki eta 50 proposamen jasota, Jazzaldiko antolatzaileek hamabost aukeratu zituzten lehenik eta behin. Talde bakoitzak kontzertu bana eskainiko du orain jendaurrean, eta ondoren aukeratuko dituzte uztailaren 25etik 29ra Donostiako Jazzaldian parte hartuko duten tokiko hamar taldeak. Urtarrilaren 18an eman zuen lehen kontzertua Double Drums Quartet taldeak, Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan. Urtarrilak 30. Ana Bejerano Concept, Viktoria Eugenia antzokiko...

Aralar, lehoinabarren bizileku

Aralar, lehoinabarren bizileku

Miriam Luki

Bai. Behinola, lehoinabarrak bizi izan ziren Aralarren. Gaur egungo begiekin begiratuta sinestezina dirudien arren, milaka urte atzera egin, eta orduko paisaia, fauna, landaredia zein bizimodua aztertzeko "jarrera irekia" behar dela azaldu du Jose Antonio Mujika EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta arkeologoak. "Alde batera utzi behar dira buruan ditugun eskemak". 750 urte beteko dira aurten Ordiziak hiri-gutuna jaso zuela, eta hitzaldi sorta bat antolatu dute horren harira; tartean, Mujikaren beraren Bizitza eta heriotza Aralarren erromatarren aurretik hitzaldia.

Poltsikoko jazzaldi erraldoia

Poltsikoko jazzaldi erraldoia

Unai Zubeldia

Atzoko hotzalditik eta euri zaparrada desatseginetatik urrun, uda giroa izan zen herenegun Gipuzkoa osoan. Eguzkiak ondo goxatuta, askori joango zitzaien pentsamendua udako terrazetako egonaldietara edo kontzertu epeletara. Udak, Donostian, berekin izaten du beti Jazzaldia, eta hala izango da aurten ere, uztailaren 25etik 29ra. Sei hilabete falta dira, oraindik, bost eguneko gozatu horretarako, baina, oinarrira joanda, dagoeneko hasi da Donostiako 53. Jazzaldia. Izan ere, joan den astean hasi zen tokiko hamar talde aukeratzeko prozesua, eta, astez aste, kontzertu bana izango da Donostiako gune jakin batean; ia ehun musikari izango dira denera.

Klasismo naturalizatua

Leire Narbaiza

Gipuzkoako herri ertain bateko enparantzan nago, herriko plazan, plaza nagusian. Ez dabil automobilik bertatik, oinezkoentzako gunea baita. Umeak jolasean ari dira. Zehaztapena egin behar dut: mutikoek dihardute futbolean plazaren erdian. Mutikoek. Baloia jaun eta jabe da, beraz.

“Teknologia oso hotza da, baina txotxongiloak barrena mugi diezazuke”

“Teknologia oso hotza da, baina txotxongiloak barrena mugi diezazuke”

Itzea Urkizu Arsuaga

Txotxongiloez hitz egitean, aldamenekoak kutsatzerainoko pasioa dario Idoya Otegiri (Tolosa, 1960). Lanez, bizipenez eta betetako ametsez jantzi du Tolosako Ekinbide Etxean behinola hasitako bidea, eta Unima Txotxongiloen Nazioarteko Elkarteko idazkari nagusi postuarekin uztartzen du orain Topic zentroko zuzendaritza, 24 orduren moldeetan nola hala sartuz. Hamar urte betetzeko urtebeteren faltan, Topic, oraindik ere, harribitxi ezezaguna dela azaldu du tolosarrak.

Bizimodu berri baterako giltza

Bizimodu berri baterako giltza

Eider Goenaga Lizaso

Harritu egiten gaitu sei urte baino gehiago etxerik gabe daramaten eta kaleko egoera kronifikatuan dauden pertsonei etxe bat emanez gero nola erantzuten duten ikusteak". Alejandra Puente Garcia RAIS-Euskadi gobernuz kanpoko erakundeko zuzendariarena da adierazpen hori; Lan Munduan eta Gizartean Txertatzen Laguntzeko Sarea da RAIS, eta Gipuzkoan erakunde horrek kudeatzen du Housing First metodologian oinarritutako Habitat programa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez jarri zen martxan, iazko udan, eta irailean etxe bana eman zieten bost etxegaberi —lau gizon eta emakume bat—, hortik abiatuta bizimodu berri bat eraikitzeko. Urtarrila amaitu aurretik, beste etxe bat esleituko dute Irunen, eta lurralde guztian hamar etxebizitza kudeatzea da helburua. Aldundia zenbait udalekin ari da gaia jorratzen.