Aterpe bat ikusezinentzat

Aterpe bat ikusezinentzat

E. Goenaga Lizaso

Goiz da, 07:55, baina Zarauzko Neguko Etxean jada nabari da mugimendua. Osasun etxearen atzeko langa pasatu, bide lokaztuan 50 bat metro egin, eta atera iristean, lau lagun daude zigarroa erretzen. Gosaldu dutela diote, barruan daudela besteak; batzuk gosaria prestatzen, beste batzuk gosaltzen, baten bat ohean dago oraindik, baina gehienak denbora-pasa daude. 09:00etan atera behar dute, 19:00ak arte ezin dira itzuli, eta, ahal dela, nahiago dute epelean egon. Hamabost lagunentzako tokia dago Neguko Etxean, eta, bertako langileak azaldu duenez, "beti egoten da beteta". Hotz handirik ez da kalean, baina euria ari du. Ez da egun erraza izango.

734

ETXERIK GABEAK Honako datua ematen du SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak 2016ko urriaren 26an Gipuzkoako bederatzi herritan gauez eginiko kale kontaketak: 89k igaro zuten gaua kalean, eta egun horretan 645k lo egin zuten gaueko aterpe batean. Donostian ez ezik, Eibar, Errenteria, Hernani, Irun, Legazpi, Pasaia, Tolosa eta Zarautzen egin zuten kontaketa. RAISen arabera, egun bakarra izan arren, datu horiek balio...

Goi tentsioko linearen aurka, mendi martxa

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, mendi martxa egingo dute urtarrilaren 27an, larunbatean, Zubietako erraustegia hornituko duen goi tentsioko linearen aurka protesta egiteko. Zutabe bana abiatuko da Andoain (10:00), Lasarte-Oria (10:00), Hernani (10:30) eta Urnietatik (10:30), eta Lasarte-Oriako Okendo plazan egingo dute ekitaldi nagusia, 13:00etan.

“Tximiniako dioxina isuriekin kezka daukagula berresten dugu”

“Tximiniako dioxina isuriekin kezka daukagula berresten dugu”

Unai Zubeldia

Kilometro erdia besterik ez dago Zubietan eraikitzen ari diren errauste plantaren eta Lasarte-Oriako Landaberri ikastolaren artean. 500 metro. Bertako zenbait irakasle eta gurasok lanak hasi baino lehen adierazi zuten kezka, eta ordutik euren egoerak ez du hobera egin, maiatzaren 8an ekin baitzieten errauste planta eraikitzeko lanei. Ikastolako klaustroaren proposamena aintzat hartuta, organo gorenak bi eskutitz bidali dizkio jada Gema Gonzalez de Txabarri Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Gipuzkoako lurralde ordezkariari: 2016ko maiatzean lehenengoa, eta 2017ko otsailean bigarrena; iaz, hainbat irakaslek eta gurasok elkarretaratzea ere egin zuten Jaurlaritzaren Donostiako egoitzaren parean. Orain artean, ordea, ez dute jaso idatzizko inolako erantzunik.

Azkarrago, altuago, indartsuago, zailago

Azkarrago, altuago, indartsuago, zailago

Asier Perez-Karkamo

Hilaren 27rako, bazkari solidarioa antolatzen ari dira Hondarribiko Klink elkartean. "A zer berritasuna!" esango du elkartea ezagutzen duenak, eta ez zaio arrazoirik faltako, elkartasun ekintza asko egiten baitituzte elkarte horretan. Baina oso desberdina da oraingoa, herriko kirolari bati laguntzeko eseriko baitira mahaiaren inguruan, Lidia Iarza Olaso 21 urteko judokaren olinpiar ametsari bultzada emateko. Berezia izango da bazkaria, eta are bereziagoa Iarzak egin nahi duena, herritik bertatik iritsi nahi baitu Tokiora, bide zailenetik.

Inauteri giroko seriotasuna

Inauteri giroko seriotasuna

Unai Zubeldia

Donostiar bakoitza hari mutur fin bati tiraka hasten da danborradaren festa noiz eta nola sortu zen azaltzen saiatzen denean. 24 orduko festa eztabaida iturri ere izan da sarritan, baina, historiaren orrietan bila hasita, Iñaki Egaña idazle eta historialaria (Donostia, 1958) oinarri-oinarrira joan da Gipuzkoako hiriburuaren garai bateko errealitatearen argazkia ateratzeko: "Hiria harresiz inguratuta egon izan da betidanik, eta, mugatik gertu egonik, militar asko egon izan dira beti". Historialariaren hitzetan, gerra garaian-eta moztu egiten zuten ur hornidura, eta, halakoetan, harresitik kanpo edukitzen zuten iturria. "Orduko datuen arabera, Morlansetik eramaten zuten ura Donostiako gainerako lekuetara, eta gazteluaren inguruan beste hiruzpalau iturri ere izaten zituzten".

Azpeitiko danborrada, belaunaldien topagune

Azpeitiko danborrada, belaunaldien topagune

Ane Olaizola

Sansebastianak festa bereziak izaten dira Azpeitian; motzak, baina biziak. Herriaren nortasunari lotutako jaiak dira, eta helduen danborrada izan ohi da protagonista nagusia; gaur gauean ospatuko dute, San Sebastian bezperan. Lehenengoz 1956an egin zuten danborrada Azpeitian, eta, ordutik, herriko etxeetan errotuz joan da ohitura hori. Izan ere, askori familiatik datorkie sansebastianetan danborrak edo upelak hartu eta atabalak astintzeko grina. Martxen doinuak danbor hotsekin ezkontzeak sortzen duen emozioaz liluratuta, hainbat belaunaldi elkartzen ditu Azpeitiko helduen danborradak, eta familia ugariren bilgune bihurtu da jada.

Eguzkiak berotutako ura

Eguzkiak berotutako ura

Tere Madinabeitia

Errefuxiatuen guneetan bizi direnen bizimodua hobetzeko bidean da Goierriko zigilua duen punta-puntako teknologia. NBE Nazio Batuen Erakundearen errefuxiatuak laguntzeko ACNUR agentziako teknikariek mahai gainean dute Ordiziako Orkli kooperatibak garatutako OkSol eguzki kolektore termikoa. Eguzki energiaren bidez ura berotzen du sistema horrek, eta ez du argindarrik behar; errefuxiatuen guneetarako baliagarria izan daitekeen aztertzen ari dira.

Damutzeko ere, akituegi

Danel Agirre
Oraindaino, moja baten larruazala nuen, leuna, perfektua. Arrakalatu ez zedin, bizitza osoa eman dut eguzki izpietatik ihesi. Zimurrak ekidite aldera, irribarre eta algarak ezin zekenago banatu izan ditut txikitatik.