Beñat Alberdi
Eibar herri itsusia dela diote askok", azaldu du Mikel Aparicio arkitektoak. Hura ari da Eibarko udal artxiboko dokumentuak aztertzen, argazki zaharrak ikuskatzen, eta oraindik zutik dauden eraikinak bisitatzen eta katalogatzen. "Jakin egin behar da Eibar itsusia zergatik den; industriak eragin zuzena izan du hirigintzan". Baina garai bateko eguneroko bizimodura ere jo dute herriaren itxuraz harago. Bi zutabe ditu Ego Ibarra batzordea gauzatzen ari den proiektuak: alde batetik, enpresetan eta tailerretan lan egin zutenen testigantzak jasotzea; eta, beste alde batetik, Eibar hirigintza eta arkitektura ikuspuntutik aztertzea.