Unai Zubeldia
Paintballeko pistola motxilan sartu, barruan biozida daukaten pilota txiki batzuk hartu, eta Marijo Garciak (Gabiria, 1962) kazetariarekin batera egin du Hernaniko Florida auzoko parkera arteko bidea. Hernaniko Udaleko Babes Zibileko teknikaria da Garcia, eta azken bost urteotan begiz jota dauzka Asiako liztorren habiak. Habia aurkitu, motxilatik pistola atera, eta 15-20 metrotik hasi da tiroka, garabiaren beharrik gabe. Urtea hasi zenetik, 35 bat habia deuseztatu dituzte.
