Eider Goenaga Lizaso
Apirilaren 1ean ireki zituen ateak Errenteriako Jantziaren Zentroak. Zazpi hilabeteko ibilbidearekin gustura azaldu da Ainhoa Mendiburu zentroko komunikazio arduradun eta Iraultza dantza taldeko kidea (Errenteria, 1972). Izan ere, museoak gurasorik badu, Iraultza taldeko kideak ditu; eurek elikatu dute museoa, eurek egin dute jantzi guztien bilketa, eta eurek egiten dute kudeaketa ere, Errenteriako Udalak eraberritu eta utzitako Kapitain Etxean (XVIII. mendekoa). Urte askotako lana dago Jantziaren Zentroaren atzean, eta museoa irekitzea Iraultza taldeko kideentzat "egia bihurtutako ametsa" dela dio Mendiburuk.