Kosta Gastronomika

Urte osoan bertako produktuak dastatzeko aukera ematen dute Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia eta Aiak, baina bisita bereziak antolatu dituzte gaurtik etzira: Gaur 11:30-13:00. Txakolinaren txinparta esperientzia, Getariako Akarregi Txiki txakolindegian. 13:00-14:00. Bisigua Orio estilora! esperientzia, Orioko Katxina jatetxean. Bihar 11:00-12:30. Merkatutik zuretzat! jardunaldia, Zarauzko merkatuan. 11:00-12:30. Flyscheko olagarroa esperientzia, Zumaiako geoparkean. 11:30-13:00. Txakolinaren txinparta esperientzia, Getariako Elkano txakolindegian. Etzi 11:30-13:00....

“Zer duen berezia bizkotxoak? Oñatikoa dela, besterik ez”

“Zer duen berezia bizkotxoak? Oñatikoa dela, besterik ez”

Aitor Biain

"Nork ez du gozoa gustuko?". Anton Azpiazuk (Oñati, 1955) pasio du gozoaren mundua. Badira urte batzuk Oñatiko txokolatearen historiaren inguruan ikertzen hasi eta Txokolaiteixia txokolatearen interpretazio zentroa zabaldu zuela. Egindako lanarekin nahikoa ez, eta herriko gozoaren historian murgilduta jarraitzen du oraindik. Hala, Oñatiko bizkotxo zaharraren errezeta berreskuratu nahi izan du orain. "Osagarriak baitira txokolatea eta bizkotxoa". Errezeta berreskuratzeaz gain, ekoitzi ere egin du.

Herrikideez harro

Herrikideez harro

Eider Goenaga Lizaso

Gipuzkoan bizi diren kataluniar gehienek —bertan erroldatuta daudenek, behintzat— ez zuten igandeko erreferendumean bozkatzeko eskubiderik. Horrek, ordea, ez du esan nahi orain arteko prozesua eta, batez ere, igandeko gertakariak urrunetik bizi izan dituztenik. Bozkatzeko eskubidea izan ala ez, asteburua jaioterrira itzultzeko baliatu zuten askok, eta ezin izan zutenek hedabideei eta sare sozialei begirik kendu gabe egin zuten jarraipena.

Katalanek gauzak egiten dituzte

Felix Arrieta

Hala zioen Mariano Rajoyk katalanak seduzitzeko helburuarekin orain dela urte batzuk grabatu zuen bideo batean. Maite omen zituen katalanak, "gauzak egiten dituztelako". Pasa den urriaren 1ean (eta haren segidako urriaren 3an) erakutsi zuen Kataluniak noraino den "gauzak egiteko" kapaz. Noraino, egituratutako gizarte eta erakunde katalanen indar metatzeak, kinka larrian jarri duen Estatuaren egitura eta agerian jarri duen urteetan ezkutuan zebilen eskuin muturreko Espainia bat eta bakarraren diskurtsoa.

Uztak pasta ematen duenean

Uztak pasta ematen duenean

Erik Gartzia Egaña

Gure aitona-amonek ia ezagutzen ez bazuten ere, egungo dietan gehien zabaldutako elikagaia da pasta. Marka eskaintza handia dago, eta Zituene batu zaie orain artekoei. Naiara Retegi eta Iker Eizagirre oiartzuarrek sortu dute marka hori. Duela urtebete pasatxo jarri zuten martxan; Retegik gogorarazi duenez, bere ekimenez: "Makina txiki bat utzi ziguten Txaramela Bizkaiko pasta ekoizleek. Probatzeko asmoz egin genuen, hasieran ez baikenekien pasta egiten". Retegi eta Eizagirre kide diren kontsumo taldekoak izan ziren lehenengo proba haien akuriak. "Guretzat oso garrantzitsua zen eurek probatzea, eta ez ziguten kritikarik egin".

Bidaia soila baino gehiago

Bidaia soila baino gehiago

Unai Zubeldia

Jarrera bat da proiektu hau; gutxienekoekin bidaiatzeko proposamena". Arkitektoak izaki, Irati (1986) eta Gorane Mendizabal (1982) Ordiziako ahizpek ezinbestean daukate buruan iltzatuta espazioaren ideia. "Behar duzun guztia, baina gehiago ez; hori da gure proiektuaren ideia". Biek ala biek aitortu dute bidaia "dezente" egindakoak direla, eta bidaia zaleentzat eskaintza erakargarria daukate esku artean: autoarekin batera garajean sartzeko moduko mikrokarabana, Soil izenekoa. "Txikitasunaren ideia azpimarratu nahi genuen izenean ere, eta horregatik aukeratu genuen euskarazko hitz hori". Eta gehiegi bilatu gabe aurkitu zuten pare-pareko definizioa. "Ingelesez lurra esan nahi duelako soil hitzak. Jolas hori baliatu ahal izan dugu".

Telefono deiaren arrastoan

Telefono deiaren arrastoan

Unai Zubeldia

Betidanik idatzi izan dut, txiki-txikitatik, baina inoiz ez dut bidali izan lanik inora". Bat-batean, ordea, itzaletik argitara atera da Maixa Zugasti (Tolosa, 1973). L.A.A. emakumeen aurkako indarkeriari buruzko eleberriarekin Kutxa Irun Hiria saria irabazi du Hernanin bizi den tolosarrak, euskarazko eleberrien sailean. "Eta hunkituta nago oraindik. Niretzat izugarria da Arantxa Urretabizkaia, Jon Kortazar, Felipe Juaristi... maila horretako idazleek osatutako epaimahaiak saria ematea eta lana argitaratzeko aukera izatea". 25.000 euro eta garaikurra eskuratzeaz gain, eleberria kaleratzeko aukera izango du orain. "Lehenbailehen kaleratu nahi dute, Durangoko Azoka ere gerturatzen ari delako".