[Herriz herri] Pasaia. Lau nortasun herri bakarrean

[Herriz herri] Pasaia. Lau nortasun herri bakarrean

Olatz Mitxelena

Ez da ohikoa, eta horregatik badu zerbait berezitik. Pasaiak lau herri txiki biltzen ditu udalerri bakarrean: Donibane, San Pedro, Trintxerpe eta Antxo. Herri bat badiaren bueltan sortua, eta portua erdian, bildu eta bereizi, biak bat egiten dituena. Gaur egun Pasaia ezagutzen ez duen norbaiti hari buruzko galdera eginez gero, arraunarekin lotuko du ziurrenik; eta herritar helduagoek, akaso, garai bateko ontziolarekin eta arrantza portuarekin. Eta ez da harritzekoa.

Aire zabalean, zinema bidean

Aire zabalean, zinema bidean

Miren Osa Galdona

Eguraldi txarra izan ezean, bateratzeko nekezak izaten dira udara eta zinema. Areto itxi eta ilunak albo batera utziz, Errepidez Errepide zikloak road movie-aren inguruko zazpi pelikula eskainiko ditu aire zabalean, Tabakalerako Ud-ha programaren barruan. Gaurtik, ostiralero film bat proiektatuko dute. 22:15ean izango dira, eta abuztuaren 25a arte iraungo du zikloak. Lur Olaizola Lizarralde (Donostia, 1988) Tabakalerako ikus-entzunezko programaren koordinatzailearen esanetan, jendeak udan zinemaz goza dezan nahi dute, "zinemarik onena eskainiz".

Egutegia

22:15ean hasiko dira film guztiak, Tabakaleran, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko ziklo guztian. Uztailaren 14an, Zabaltzan The Hitch-hiker. Uztailaren 21ean, Zabaltzan Twentynine Palms. Uztailaren 28an, Azotean De jueves a domingo. Abuztuaren 4an, Zabaltzan Starman. Abuztuaren 11n, Zabaltzan Don’t Look Back. Abuztuaren 18an, Zabaltzan Taste of Cherry (Gerezien zaporea). Abuztuaren 25ean, Azotean Lake Tahoe.

Beix koloreko Euskal Herria

Leire Narbaiza

Ez dakit herriek kolorerik duten, eta izanda ere, badakit ezin daitekeela orokortu, giza taldeak heterogeneoak direlako, denetatik dagoelako eta tar, tar, tar... Ezaguna dut diskurtsoa, nik neuk ere praktikatu dudalako. Baina ez dezagun geure burua engaina; margotu izan balute gure herria, eta bertako guztiok, emandako ikuspegi nagusia beixa izango zatekeen.

Udarako ajeei aurrea hartzen

Udarako ajeei aurrea hartzen

Eider Goenaga Lizaso
Udak baditu gaitz batzuk soilik udakoak ez izan arren batez ere urte sasoi horretan sortzen direnak. Jabier Agirre medikuak urte luzez artatu eta ikusi ditu udako "ohitura aldaketen ondorioak" kontsultan, eta, orain erretiroa hartuta egon arren, orduan ematen zituen aholkuak ematen ditu oraindik ere.

Gomendioak

Jabier Agirre medikuak udan bete beharreko zenbait aholku erraz eman ditu: Hidratazioa. Tenperatura altuekin, ura maiz edan behar da, eta umeei eta adinekoei edatekoa eskaini behar zaie. Belarriak. Bainatu ostean, belarriak lehortzea komeni da. Belarriko infekzioak izan ohi dituenak tapoiak erabili behar ditu uretan. Umeek joera handiagoa dute otitisak pairatzeko. Begiak. Igerilekuko kloroak begiak ez gorritzeko, komeni da betaurrekoak erabiltzea....

Donostiak ere hitz egingo du

Donostiak ere hitz egingo du

Unai Zubeldia
Erabakitzeko eskubidearen bidean pauso sendoak emanez, olatu erraldoia sortu nahi zuen Gure Esku Dago dinamikak. "Eta zurrunbilo baten modukoa izan da ikasturte hau". Hala aitortu du Andoni Mikelarena Gure Esku Dago-ren Gipuzkoako arduradunetako batek.