Hamabostaldia

Abuztuaren 1etik 30era Euskal Herriko hainbat txokotan izango dira Musika Hamabostaldiko emanaldiak. Hona hemen lehen asteko egitaraua:

Txarangak jartzen du jai giroa

Txarangak jartzen du jai giroa

Jon Miranda

Herriko festetan kalez kale dabilen musika taldeari esaten zaio txaranga. Hamar bat lagunekoa izaten da normalean: aurrean, perkusioa (bonboa, txindatak eta kaxa); atzetik, tronboia eta bonbardinoa; pixka bat atzerago, tronpetak; eta saxofoiek eta helikoiak osatzen dute azkeneko ilara. Txarangak ohikoak dira Euskal Herriko hainbat festatan, eta protagonismo berezia hartzen dute, adibidez, Iruñeko sanferminetan. Tolosako inauteriak ere nekez uler daitezke txarangarik gabe, eta horregatik daude hainbeste herrian. Hogeitik gora daude gaur egun.

Urruneko jende exotikoa, bidaiariak eta turistak

Leire Narbaiza

Euskal Herrian bidaiariak miretsi egiten ditugu. Hala da. Bereziak iruditzen zaizkigu, ausartak eta bipilak, munduan barrena dabiltzalako motxila bizkarrean dutela, mundua "benetan" eta "sakon" ezagutzera joaten direlako. Lau izarreko hoteletako logeletan ostatu hartu beharrean, mila izarreko lolekuak nahiago dituztelako. Horiek bai esploratzaile bikainak! Eta horregatik, etxera itzulitakoan, askok diaporamak muntatu, hitzaldiak eman, irratian berba egin edota liburu bat argitaratzeko aukera izaten dute.

“Kalitatezko produktuen bila joaten da jendea azoketara”

“Kalitatezko produktuen bila joaten da jendea azoketara”

Maialen Etxaniz

Gipuzkoako tokiko nekazarien eragin soziala eta ekonomikoa aztertu du Aintzira Oñederrak (Azkoitia, 1980), beste hainbat ikerlarirekin batera, urtebete inguru iraun duen lanean. Hamar herritako azoketako errealitateak ezagutu dituzte: Azkoitikoa, Azpeitikoa, Arrasatekoa, Bergarakoa, Donostiako Bretxakoa, Eibarkoa, Ordiziakoa, Tolosakoa, Zarauzkoa, Zumarragakoa eta Azoka Ibiltarikoa. Azokak indartzen ari direla ondorioztatu dute, besteak beste. Merkatuen argazki bat osatzeko nahia erakutsi zuen Landaola Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen biltzarrak, eta hortik abiatu zen ikerketa.

Gainditu ezean, irailerako

Gainditu ezean, irailerako

Eider Goenaga Lizaso

Autoeskolentzat udako hilabeteak izaten dira urtean lan gehien egiten dutenak. Josean Bengoetxea Gipuzkoako Autoeskolen Elkarteko lehendakariaren arabera, ekain, uztail eta abuztuan izaten dituzte urte osoko matrikulen %50 baino gehiago. "Aurten, baina, autoeskolak ia hutsik daude, auto gehienak geldirik ditugu, eta gidatzeko praktikak egiten dituzten irakasle gehienak etxean daude. Deitzen digute ea lanik badagoen galdezka, baina ez daukagu. Egoerak horrela jarraituz gero, irailean erregulazio espedientea ezar dezake autoeskolaren batek, eta ez dirudi egoerak konpontzeko itxura duenik".

Hiru aldiz sinatutako akordioak bete gabe jarraitzen du

E. Goenaga Lizaso
Gidabaimenerako proba praktikoak egiten dituzten aztertzaileen greba Asextra sindikatuak antolatu du. Hainbat eskaera jarri dizkiote mahai gainean Espainiako Barne Ministerioko Trafiko zuzendaritzari (DGT), baina uztailean egindako bi bilerek ez dute fruiturik eman.

Aztertzaile kopuruarekin kezkatuta

Gipuzkoan gidabaimeneko azterketa praktikoa egiten zuten zortzi etsaminatzaile zeuden 2015 arte. Eta zortzi etsaminatzaile horiekin bermatuta zegoen ikasleek azterketa egitea erabakitzen zutenean gehienez astebete itxaron behar izatea.