Unai Zubeldia
Erortzeko arriskuan dago eraikina; behea jota dago". Eta, horregatik, sinadurak bildu eta neurriak hartzeko eskatuko diete Getariako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari. "Teilatu zatiak erortzen ari dira, eta ingurua babestu behar izan dute jendea ez hurbiltzeko eta istripurik ez gertatzeko". Haritz Alberdi Getariako Eskubide Sozialen Kartako kideak (Getaria, 1977) salatu egin du Getariako kofradia zaharraren egungo egoera. "Arkitektura aintzat hartuta, oso eraikin berezia da getariarrontzat, baina bihotzari eragiten dioten balioek daukate pisurik handiena. Eraikin horretan dago getariar askoren iragana, eta belaunaldi gehienek martxan ezagutu izan dugu, funtzio batekin edo bestearekin".