Musikari berrien erakusleiho

Musikari berrien erakusleiho

Maialen Etxaniz

Euskal Herriko musikari berriei eta beren doinuei beste plaza bat eskaintzera dator Arkupehotsak egitasmoa. Azpeitiko Kulturaz kooperatibak jarri du abian proiektua, musika sortzaile berriei nahiz garatze bidean dauden musika proiektu berriei "plaza duin bat" eskaintzea helburu.

Sagarrari kosk, sagarrari dantza

Sagarrari kosk, sagarrari dantza

Jon Miranda

Sagarrondotik, sagarra; sagarretik, sagardoa. Euskal Herrian eta, bereziki, Gipuzkoan sagarrak izan duen garrantzia islatuko dute bihar Zarauzko Muñoa plazan estreinakoz eskainiko duten Sagartu ikuskizunean. Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak elkarrekin osatu dute lana, eta, Agurtzane Intxaurraga zuzendariaren esanetan, "haratago" jo nahi izan dute emanaldian, unibertsalago bihurtzeko, historian zehar fruitu horrek izan dituen esanahiak aipatuta: "Bekatuarekin lotu izan da gehienetan, eta askotan egon izan da, gainera, emakumezko bat atzean".

Kalerki 2017

Gaur ‘Dira, dira, zezenak dira’ (udaletxe aurrean, 19:00etan). Entzierroa zezen puzgarriekin. Recortauro (Madril). ‘Mr. Pichichi’ (Frontoi Txikin, 20:30ean). Herritar guztiei eskainitako umorezko ikuskizuna. Philotajole (Euskal Herria). ‘Lapur minak’ (Lege Zaharren enparantzan, 22:00etan). Clown hizkuntza eta komedia nahasten dituen kale antzerki ibiltaria. Cia. Tornado (Euskal Herria). ‘Escaparate vivo’ (23:00etan). Instalazio bat, loop performatiboa. Pertsonaia eroen desfilea. Matias Zanoti (Madril). Bihar ‘Surfer...

Baina pistak ken ditzatela, azkar

Danel Agirre

Anoetaren historia idazten lagundu duten portugaldar guztien artean, lehenbiziko biak geratu zaizkit niri memorian iltzatuta. Ez naiz ari hain irribarre atsegina zuen Oceanoz, ezta Carlos Xavier jenio zekenaz ere, estadioa eraikitzen hil ziren herrialde horretako bi kofratzaileez baizik.

“Intsektuen kontrako konjurua egiten zuten ezpata dantzarekin”

“Intsektuen kontrako konjurua egiten zuten ezpata dantzarekin”

Miriam Luki

Zumarragako Irrintzi dantza taldea eta Antxiñako Ama txistulari taldea sortu zituztela 50 urte bete dira aurten. Urteurrena gainean zela-eta, haurrentzako ipuin bat egiteko enkargua jaso zuen Antxiñe Mendizabal idazle eta editoreak orain bi urte (Zumarraga, 1968). Kaleratu berri du Zumarragako ezpata-dantza, magia dantza lana, bere hitzei Josu Maroto margolari urretxuarraren ilustrazioak gehituta.

Elkarri ez ikusiarena egitea da gakoa

Elkarri ez ikusiarena egitea da gakoa

A. Arzallus

Astelehena da Irunen, beste inon baino handiagoa, San Joan jaien ondorena delako. Oraindik parranda osteko usaina suma daiteke Urdanibia plazaren inguruan. 20:00ak pasatxo dira, eta jendea dabil txosnagunean eta alboko tabernetan. Taldetxoetan daude gehienak, tragoa esku batean, eta askok danborra edo txilibitua bestean.

Aurrerantz, baina oso poliki

Aurrerantz, baina oso poliki

Aitziber Arzallus

Gertatu aurretik idatz daitekeen horietakoa izango da gaurko Irungo kronika. Bi alarde aterako dira kalera: bata, publikoa eta parekidea; bestea, pribatua eta baztertzailea, emakumeak ez dituelako onartzen kantinera postuetan ez badira. Eta Jose Antonio Santano alkateak ez dio harrerarik egingo emakumeen eta gizonen eskubideak berdintzen dituenari; aldiz, bai andreak desfiletik kanpo lagatzen dituenari.