U. Zubeldia
Hondarribiak izugarrizko urtea egin zuen 2015ean, hamahiru bandera irabazi, liga eskuratu eta Kontxako Banderan bigarren amaituta. Pena zen urte hartako kronika orokor bat ez egitea". Eta itsasoko kontuak altxor preziatuenaren gisan gordetzea erabaki zuen Xabier Castrillonek (Miranda Ebro, Burgos, Espainia, 1955). "Lagunentzat bilduma bat egiteko helburuarekin hasi nintzen lanean". Denboraldi hartako 25 estropada ofizialak hartu zituen hasieran. "Ligako hemeretzi, Kontxako Banderako hiru, eta Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketako hiru". Eta bakoitzarekin fitxa bat egiten hasi zen.