“Errege dekretuak sekulako ahalmena eman die enpresei”

“Errege dekretuak sekulako ahalmena eman die enpresei”

Urko Etxebeste
Zamaketariak borrokaldian. Euskal Herrian, Pasaiako eta Bilboko portuetakoak. Horren arrazoia da sektorea liberalizatzeko errege dekretua onartu berri duela Espainiako Diputatuen Kongresuak. Hori enpresen mesedetan egin dutela adierazi du Joxean izquierdo Pasaiako Portuko Zamaketarien Batzordeko presidenteak (Donostia, 1963).

Eskualde osorako sarea josten

Eskualde osorako sarea josten

Aitziber Arzallus
Mende laurdenetik gorako ibilbideak eman dion eskarmentuarekin, etapa berri baten hastapenetan da Galtzaundi Euskara Taldea. Duela ia 27 urte Tolosaldeko euskaldunak biltzeko tresna gisa sortu zuten arren, orain artean, praktikan, batez ere Tolosara mugatu du jarduna.

Itsasoarekin hizketan

Itsasoarekin hizketan

Unai Zubeldia
Daturik harrigarriena? 2009ko urtarrilaren 24an neurtutako olatua, 22,8 metrokoa. "Horixe da euskal kostan inoiz neurtu den olaturik altuena". Azti-Tecnalia zentro teknologikoko ikerlaria da Mikel Nogues (Lasarte-Oria, 1989), eta ondo baino hobeto ezagutzen du itsasoko buien eguneroko jarduna.

Lazkao-Boise, Errenteriatik

Lazkao-Boise, Errenteriatik

Aimar Maiz

Euskaraz jario politarekin hitz egiten du. Palan jokatzen du, eta euskal dantzak dantzatzen, sorterriko Oinkari taldean. Gezurra badirudi ere, Euskal Herritik 8.500 kilometrora jaiotakoa da Josu Bieter Lete (Boise, Idaho, AEBak, 1997). Euskal arbasoak ditu bi gurasoen aldetik, eta hiriko Euskal Etxera joatea gustatzen zaio. Lazkaon da orain, Maizpide euskaltegian euskara hobetzera etorrita. Gaur bukatuko du hilabeteko ikastaroa. Duela 45 urte, antzeko bidea egin zuen aitak, eta euskal diaspora bizirik —eta euskaldun— mantentzeko konbentzimendua dute ondorengo belaunaldiek.

Aztikeriak esku artean

Aztikeriak esku artean

Maialen Etxaniz
Magia egiten duten pertsonaiak dira aztiak, sorginkeriak egiten dituzten ilusio sortzaileak. Azpeitian bada azti bat gaur egun, eta, sorginkeriak egiten ote dituen jakin ezin bada ere, jakina da txotxongiloak egiten dituela. Iban Bergara (Azpeitia, 1986) da bera, iaztik Aztia izenpean aritzen den txotxongilo egilea.

“Ez izan beldurrik”

“Ez izan beldurrik”

Unai Zubeldia

Partida asko jokatzen dira astero, eta ia inoiz ez da gertatzen ezer. Oso gertakari bakana da hau". Azken hamasei urteotan Gipuzkoako Epaileen Elkarteko presidente lanak egiten ari da Emilio Navas (Irun, 1959), eta harrituta dago joan den astean epaile batek Eibarren jokoan zen zazpiko futbol lehiaketa batean jasan zuen erasoak izan duen oihartzunarekin. Gertakariak euren elkartearekin zerikusirik ez daukala argitu du irundarrak. "Jaien aitzakian antolatutako lehiaketa bateko partida bat ari zelako zuzentzen epailea. Ez zen partida ofiziala, eta gazte hori ez dago federatuta epaile gisa". Hori bai, Navasek gogor salatu du joan den asteko gertakaria.

Atzera begira, badaezpada ere

Atzera begira, badaezpada ere

Unai Zubeldia

Itzala parez pare begira. Sartzeko dei eginez, baina tentsioa sortuz. Eta belea parean, zelatan. Suspentsearen soka finean joan-etorrian ibiliko da ikuslea Alfred Hitchcock presents telebista saiorako egindako zinemagilearen beraren silueta igarotzearekin batera. 37 urte igaro dira Alfred Hitchcock zinemagile ingelesa hil zenetik —1980ko apirilaren 29an hil zen, Los Angelesen, AEBetan—, baina Donostiako San Telmo museoan bizi-bizirik jarraitzen du "suspensearen eta umore beltzaren maisu" izan zen artistaren lanak. Joan den astean ireki zuten Hitchcock, suspensetik harago erakusketa, Telefonica fundazioaren bilduma, eta urriaren 1era arte izango da ikusgai.

[Museora] Algorri interpretazio zentroa. Harrizko liburua

[Museora] Algorri interpretazio zentroa. Harrizko liburua

Aitziber Arzallus

Euskal Herria eta, batez ere, euskal kostaldea ezagutu nahi duen edonorentzat, saihestu ezineko geldialdia da Zumaiakoa. Itsasertzeko herrien berezko xarmaz gain, baduelako gainontzekoetatik bereizten duen zerbait: flyschak. Munduan badira egitura geologiko horiek garatu diren beste leku batzuk ere, baina ez Zumaia eta Mutriku artean daudenen pareko entzuterik dutenik.