“Munstroa elikatu beharra daukate”

“Munstroa elikatu beharra daukate”

U. Zubeldia
Hasiera-hasieratik errauste plantaren aurkako pankartari helduta dabil Maria Luisa Sanchez (Donostia, 1952), eta ez etsitzeko dei egin die herritarrei. Zubietan lanak hasi arren, errauste plantaren aurkako mugimenduak kalean jarraituko duela azaldu du.

Ahotsa izatearen garrantzia

Ahotsa izatearen garrantzia

Ariane Vierbücher

Adimen urritasuna duten pertsona helduek Gipuzkoako Garaguneetan dute topagunea. Hamabi daude guztira, hainbat herritan banatuta: Donostian lau daude, eta bana Azpeitian, Arrasaten, Irunen, Errenterian, Tolosan, Eibarren, Legazpin eta Ordizian.

Saretik kanpo hotz egiten du

Saretik kanpo hotz egiten du

Eider Goenaga Lizaso

Taberna bateko terrazan eseri behar duenak jende gehien dagoen tokia aukeratzen duen bezala, Interneten iritzi gehien duten jatetxeei erreparatzen die jendeak bertara joan baino lehen. Eta Donostiako jatetxeek iritzi asko sortzen dituzte sarean, gero eta gehiago; %43 gehitu ziren on line iritziak 2015etik 2016ra. Donostia bisitatu eta bertan izandako esperientzia gastronomikoarekin "pozik" edo "oso pozik" agertu ziren iaz sarean idatzi zutenen %79, eta 8,18ko batez besteko nota eman zieten Donostiako taberna eta jatetxeei.

Herrigintzarako begiraleak

Herrigintzarako begiraleak

Jon Miranda
Zizurkilgo eta inguruko herrietako 22 gazte begirale izateko formazioa jasotzen ari dira joan den urritik. Larunbatero izaten dituzte saioak, Iriarte kultur etxean, eta uztaileko praktika aldia amaitu ondoren jasoko dute titulua.

Enpresa munduaren gurpilean

Enpresa munduaren gurpilean

Eider Goenaga Lizaso

Txirrindulariak errepidean mendian txanpiñoiak bezala ikusten diren garaiotan, bizikleta irteera berezia antolatu dute biharko, Andoainen. WNT multinazionalak, Andoaingo Mendi Metal Innovation Group enpresak eta Andoaingo Txirrindulari Eskolak elkarlanean antolatutako jarduera da, eta enpresa mundua, mekanizazioa eta txirrindularitza batzea du xede. 50-60 partaide izango dira, eta bi taldetan banatuta aterako dira Andoaingo Goiko Plazatik: 10:30ean lehena, eta ordu laurdenera bigarrena. WNTko kideek, WNTren bezero diren lantegietako langileek, Andoaingo Txirrindulari Eskolako kideek eta WNT txirrindulari taldeko emakumeek osatuko dituzte taldeak.

Artelanak azaleko mihisean

Artelanak azaleko mihisean

Maialen Etxaniz

Gaur egun, edozein pertsonaren azalean aurki daitezke artelanak.Ikus daitezke animaliak, pertsonen aurpegiak, paisaiak edota esaldiak. Izan daitezke handiak zein txikiak, koloredunak ala ilunak. Baina marra gris batekin hasten dira ia guztiak, grey line delakoarekin. Izen hori jarri zioten Julen Muñoz (Zumaia, 1990) eta Pablo Hernandez (Zumaia, 1992) tatuatzaileek beren estudioari, duela bi urte. Tatuajeen eta sortzaileen munduan murgilduta dabiltza gaur egun.

Bi shock handi aste bakarrean

Danel Agirre

Etxera iritsi eta karteroaren ipurdi biluziaren azpian bere ama topatu berri duenaren tamainako shocka izan zen lehengo egunekoa. Lanaren atzaparretatik ihesi nenbilela, Interneteko sator-zulo ilun batean ezkutatu nintzen. Kaka usain sarkorra zerion ezkutalekuari. Inguruan begiratu, eta hantxe ikusi nuen, euli laino baten azpian: euskarazko lehenbiziko blog xenofoboa. Stop Immigrazioa izenburua du blogak. Anonimoa da, euliz inguratutako sareko gorotz mendixka guztiekin gertatu ohi den moduan. Abertzaletasunez mozorrotutako xenofobia klandestinitatetik ateratzeko saiakera da, baina pixka bat lotsatia.