“Jokin, atera heuk sakea”

“Jokin, atera heuk sakea”

Unai Zubeldia

Gogoan izango ez dugu, ba!". 1998ko otsailaren 21eko argazki bati begira daude Mikel Unanue (Donostia, 1968) eta Jokin Errasti (Azkoitia, 1966). "Hau da hau! Gazteago geunden orduan, Jokin...". Barru-barrutik atera zaio hausnarketa Unanueri. "Oroitzapen politak dauzkat", hasi da Errasti. "Baina urruti gelditu da jada partida hura", lagundu dio donostiarrak. Jokin Etxaniz eta Aitor Elkoro 22-21 mendean hartuta —haiek ere gipuzkoarrak—, Unanuek eta Errastik osatutako bikotea da Binakako Txapelketa irabazi duen Gipuzkoako azken bikoa; 2000n galdu egin zuten, Titin III.a eta Lasa III.aren aurka, 22-19.

Artistak deskubritu dituzte

Artistak deskubritu dituzte

Asier Perez-Karkamo

Aurkikuntza artistiko handia egin dute Hondarribian, ezustean, bilatu gabe. Greziako kanpalekuetako errefuxiatuen alde ekintza bat prestatzen ari zirela, herrian 63 artista, behintzat, badaudela deskubritu dute. Sorpresa handia izan da, eta balioa ematea erabaki dute; ezkutalekuetatik atera eta haien lanak erakustea, herritarrek eta bisitariek ere deskubri ditzaten.

Hilaren 21-22an mural erraldoia sortuko dute

Hondarribia-Katsikasek hilaren 22an egingo du zozketa, goizez, San Pedro kalean. Handik oso gertu, atzealdean, Madalen plazan, arteari lotutako beste ekintza ikusgarri bat antolatzen ari dira, bezperatik egiteko. Arrietak gidatuta, zurezko mural erral...

Oinak arinak eta burua arinago

Oinak arinak eta burua arinago

Unai Zubeldia

Azken bost urteotan leherketa baten modukoa bizi izan dute Usurbilen. Gipuzkoako beste hainbat herritan gertatzen den neurri berean, orain gutxi arte haurrek osatu izan dute herriko dantza taldea. "Baina duela bost urte helduen dantza taldea ere sortu genuen, dantzak beste modu batera lantzeko helburuarekin", zehaztu du Eli Eizagirrek, Orbeldi dantza taldeko kideak (Usurbil, 1987). "Hausnarketa fase baten ondoren, herriko festetako betiko emanaldiaz gain, beste zerbait egiteko garaia zela ikusi genuen".

Udaberriko egun hauek

Leire Narbaiza

Umetan udaberria izaten zen gure idazlanetako gaia. Irakaslea gelan sartu eta esaten zigun urtaro honen gainean idatzi behar genuela. Imajinatzen dut orrialdeak lorez eta txoriz beteko genituela, baita ostarkuz ere, jakinekoa baita sasoi idealizatua dela.