Eider Goenaga Lizaso
Suitzan balego mirestua eta Italian balego ospetsua izanen zen lehor-itsasoko leku apal hau, Gipuzkoan dagoelako ezezaguna, noraezean heldu nintzen eta non nengoen ez nekien Eden distiratsu txipi hau Pasages da espainieraz eta Le Passage frantsesez". Victor Hugo idazle frantziarrak (1802-1885) Pasaiari buruz idatzitako pasarte hori Idi Orgaren Karranka. Euskal Herrian gaindi, 1843 liburuan jaso zuen Koldo Izagirrek 2002an, idazlearen jaiotzaren bigarren mendeurrenean.