Hitzaldia eta bertso afaria, Pasaian

Bertso afariak vs txapelketak hitzaldia izango da gaur, Pasaian. Haritz Casabal eta Ane Salazar arituko dira hizlari lanetan, gaur, 19:00etan, Antxoko azokan. Hitzaldiaren ondoren, bertso afaria egingo dute 21:30ean, Basari elkartean, Andoni Ega?a eta...

Dena alferrik bada

Orduan zer? Ekainaren 17an bozkatuko da Itziar auzo udal izatearen afera Debako Udalean, eta onartzen ez bada, Itziarren ez da beste galderarik izango. Nola iritsi gara, baina, honaino:

- Itziarri eskatu zaio: segregazio asmoak albo batera uztea. Eta Itziarrek konplitu du.

- Itziarri eskatu zaio: kontsentsu politiko zabala bilatzea. Eta Itziarrek konplitu du.

- Itziarri eskatu zaio: legearen eta arauen barnean aritzea. Eta Itziarrek konplitu du.

- Itziarri eskatu zaio: Debaren bideragarritasuna bermatzea. Eta Itziarrek konplitu du.

- Itziarri eskatu zaio: parte hartze zabaleko herri galdeketa egitea. Eta Itziarrek konplitu du.

- Itziarri eskatu zaio: herri galdeketan Auzo Udalak babes zabala izatea. Eta Itziarrek konplitu du.

Hori guztiori gutxi balitz, itziartarren %95ek auzo udalaren alde bozkatu zuten maiatzaren 25eko galdeketan.

Aitorpen administratiboaren izenean, Itziarrek eskatu zaion guztia konplitu du. Pausoz pauso, bata bestearen atzetik baldintza guztiak bete ditu. Eta orain? Zer demontre gertatuko da aitorpen hori ematen ez bada? Inolako aitorpen administratiborik gabe jarraituko dugula, autonomiarik gabe; ez bagina bezala, luzaroan.

Auzo udalaren proiektuak Debako Udalaren gehiengoa alde duen arren —Ezker Abertzalea, Aralar eta Itziar Herria Sortzen—, legeak bi herenen babesa eskatzen dio, eta bi boto falta dira horretarako. EAJ, EA edo Ezker Anitzako zinegotziek alde bozkatu beharko lukete.

Dagoeneko amorrazioa nagusitzen ari da Itziarren. Dena alferrik bazen, zergatik eskatu zaizkigu horiek guztiak itziartarroi? Engainatuak sentitzen gara, adar jotzea izan da hau guztia. Itxaropen faltsuak emanaz alferrik zorabiatu gaituzte.

Dena alferrik bada, Itziarri jarri zitzaizkion baldintzok ez ziren baldintzak, amarruak ziren. Debaren bideragarritasun bermeak edota galdeketa, huts egin eta Itziarri aurpegiratzeko jarriak. Baina gainditu direnean aintzakotzat hartu nahi ez direnak. Dena alferrik bada, itxaropenik ere ez da. Frustrazio mortala bakarrik. Nor egiten da erantzule?

Legea betetzea, kontsentsu politikoa bilatzea, botoen %95 eskuratzea... eskatutakoa fin-fin betetzea alferrik bada, gure gizartea zertan da aurrerakoia? Zertan da demokratikoa?

Dena alferrik bada, dena gezurra da. Demokraziari buruz esan zaiguna gezurra da; elkarbizitza hobetu nahi dela gezurra da... Egia bakarra inposizioa da. Eta horren aurrean zer?

Inork ez du ataka horretaraino iritsi nahi. Eta garaiz gaude oraindik. Erabakiak arduraz hartzeko denbora daukagu. Horregatik, EA, EAJ eta Ezker Anitzako zinegotziei auzo udalaren aldeko botoa emateko eskatzen diegu. Eta dei egiten diogu euskal jendarteari igandean Deban egingo dugun giza katean parte hartzera, eguerdiko hamabietan hasita, Plaza Zaharrean.

‘Irutxuloko Hitza’-ren aldeko pilota partida

Irutxuloko Hitza-ren alde, eskuz binakako pilota partida antolatu dute Ibaetako frontoian. Mikel Goñik eta Elolak osatutako bikoteak Alberto Beloki eta Gorrotxategi izango ditu aurrez aurre. Lehiatilan lortutako dirua Hitzaren proiektua aurrera ateratzeko erabiliko da. Sarrerak Triku Harrin (Antigua), Aratz erretegian (Ibaeta) eta Rekalde tabernan (Parte Zaharra) eskura daitezke, zazpi euroan. Txarteldegian, berriz, bederatzi euro balioko dute.

Pilota partida Irutxuloren alde

Igandean, 12:30ean, Ibaetako frontoian.

300

parte hartzaileakGipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, 300dik gora lagunek parte hartu dute Oarso-Bidasoko, Tolosaldeko eta Urolako aurrekontuak osatzeko batzordeetan.20 proposamen. Jasotako 830 ideietatik, hogei bat igorri dizkio eskualde bakoitzak di...

Umorea eta musika, Errenterian

Beti Prest dantza taldearen ekimenez, Umore eta Musika Topaketak egingo dituzte gaur eta igandean. Gaur, Los que siempre se pasan de tiempo eta Lo siento Patxi, no todo el mundo puede ser de Euskadi ikuskizunak eskainiko dituzte, 20:00etatik aurrera, ...

Rock dokumentalak, Zarautzen

I love Rock elkarteak antolatutako Rockumentalak! zikloaren barruan, bi film eskainiko dituzte asteburuan, Zarauzko Modelo zineman. Gaur, Oil City Confidential (Dr. Feelgood) dokumentala emango dute, Eneko Etxeandiak aurkeztuta. 22:00etatik aurrera iz...

“Senarentzat egokia den mundu bat eskaini behar diogu haurrari”

Konfiantzaren pedagogia praktikatzen dute Arizmendi (Debagoiena), Aranzadi (Bergara) eta Azkue (Lekeitio) ikastoletan. Pedagogia berritzaile horren oinarrian dago Rafael Cristobal psikiatra eta irakaslea (Bilbo, 1938). Urtetan dabil Arizmendin aholkulari, eta bertako Guraso Eskolaren sustatzailea ere bada, baina aurretik ere ibilbide aberatsa du: besteak beste, Mondragon Unibertsitatean irakasle aritu zen, eta Hazitegi ikerketa proiektua sortu zuen. 2010ean, El niño en la mirada del conocimiento. Una pedadogía de la confianza liburua idatzi zuen. Asteartean, berriz, Sujeto y comunidad liburuxka aurkeztu zuen, eta Orioko Herri Ikastolan Herri hezitzailea gai hartuta jardun zuen Andoni Mujikarekin batera.

Konfiantzaren pedagogia zertan oinarritzen da?

Arizmendin iraultza bat abiatu genuen, eta gero beste ikastola batzuk gehitu zaizkigu. Haurrarengan konfiantza eduki behar dela frogatu du zientziak, susmopeko pedagogiaren gainetik. Landare eta animalia guztiek bezalaxe, haurrek ere sena daukate, eta hori ez da irakasten; landu egiten da. Haurrak garapenaren legea dakar bere baitan, eta horrek erraztu egiten du heziketa: egin behar dugunaren seinaleak helarazten dizkigute haurrek gurasooi edota hezitzaileoi. Beraz, seinale horiei erantzunez hezi behar da haurra: negarrez ari bada, zerbait gaizki egiten ari gara, zerbait deuseztatzen ari gara, baina irribarre egiten badu, ondo dago. Seinaleei erantzunez gero, haurra emozionalki eta intelektualki ondo garatuko da.

Errespetuan eta haurraren eskari horri erantzun egokia ematean oinarritzen da konfiantzaren pedagogia. Ez da doktrina idealista bat, zientziak dioenari jarraitzen baitio.

Eta nola jakin daiteke zein den erantzun egokia?

Adibidez, haurra gauean negarrez ari bada, hartu egin behar da, zerbaitegatik ari da negarrez, eta bakardadearen sufrimendua oso gogorra da. Horixe dio zientziak, primateak eta gizakiak ikertu ondoren. Kontaktua eskatzen badu haurrak, kontaktua emanez erantzun behar da. Bosgarren hilabetetik aurrera, jakin-mina piztuko zaio haurrari, eta inguruko gauzetaz interesatzen hasiko da; orduan, eskura gauzak jarriko dizkiogu. Etxea ere haurrarentzat egokitu behar da; ez dugu ahaztu behar etxe hormadunak iraultza neolitikoarekin datozela. Baina, aurretik, urtetan, gizakiaren eremu naturala oihana izan da, landa. Hortaz, haurra beldur bada, lasaitu egin beharko dugu. Azken batean, inguru naturala, ekologikoa eskaini behar diogu haurrari, senarentzat egokia den mundu bat, eta gero, inteligentzia datorrenean, inteligentzia erritmoak errespetatu beharko zaizkio.

Guraso Eskola ere baduzue. Gurasoek ere heziketarako beharra al dute?

Batetik, heziketa tradizional bat dago, eta Euskal Herrian nahiko ona izan da. Kultura bakoitzak du berea: Afrikan eta Hego Amerikan, haurrak amaren gorputzari lotuta hazten dira. Hemen, ordea, ez. Euskal Herrian seaska kantu zoragarriak ditugu; horrek esan nahi du haurra distantzian hazia izan dela. Ordea, kulunkatuz eta kantuen bidez beti gertu eta behar duenerako hor norbait duela antzematen du haurrak. Gure kulturako ondare oso garrantzitsua da hori, baina emakumea lan mundura sartzearen ondorioz galtzen joan dena. Gainera, amaren eta haurraren artean beti egoten ziren belaunaldi bat baino gehiago haurra zaintzen. Baina zaintza edo hezitzeko transmisio hori ere galdu egin da eskolaratzearekin. Bestetik, mundializazioarekin lan erritmoak aldatu egin dira, eta gurasoek bi, hiru edota lau txandatara egiten dute lana. Horregatik, eskolak gurasoei lagundu egin behar die haurraren heziketan. Guraso Eskolan, batetik, tradizioak berak dakarrena lantzen dugu, eta, bestetik, zerbait aldatu behar bada, aldatzen lagundu.

Ikastolaren barruan zer aldatzen da?

Esaterako, gure ikastolan 5 urteko haurrak txikiagoekin batera ere egoten dira, hezteko transmisio hori helarazteko. Ikastola guztiz aldatu behar da. Gurasoak ikastolan umea utzi eta lasai joan behar du lanera, jakitun etxean bezala edo hobeto dagoela utzi duen tokian. Azken batean, gurasoek euren betebeharrak ondo betetzeko hezitzaileen laguntza behar dute. Ikastolak arkitektonikoki ere modu berezian antolatuak ditugu, hormarik gabe, eremu zabalean, haurrak igo, jaitsi eta mugi daitezen. Gela barruetan zuhaitzak eta guzti ditugu.

Eta pedagogia berritzaile hori kalean nola egiten da?

Horrekin lotuta, berriki atera dut Bagara elkartearekin Sujeto y comunidad liburuxka. Batetik, aldatu behar den eskolako heziketa modu bat daukagu, eta horretan ari gara; haurren eta gazteen lege emozionalak, instintiboak eta intelektualak errespetatuz. Bestetik, familia bizitza dago, eta familia erritmoak. Eskolaren, familia bizitzaren eta loaren denboraren artean, heziketa informala dago, oso garrantzitsua; hor aipatuko nituzke gaztetxeak eta gazteen ekimenak. Esaterako, joan den igandeko Gure Esku Dago-ren giza katea eskolaz kanpoko heziketa bat da, oraindik herri honetan taupadaka baitago komunitate zentzua eta ekintzarako ahalmena. Ikastola ere herri mugimenduaren barruko beste eragile bat da, gizarte zibilak sustatzen baitu. Herri batean eragile guztiek dute bere balioa.

Gero, kaleko hori nola txertatu behar da ikastolan?

Adibidez, Orion, Benito Lertxundi kantaria dute. Bada, egin dezagun ikastolako musikako aholkulari, haurrek kultura eta tradizio musikal hori eguneratuta jaso dezaten. Ez bakarrik hezitzaileek eta gurasoek, herriak eta herritarrek ere presente egon behar dute haurren heziketan: herriko poetek, artisauek eta abarrek. Haurren heziketak zuhaitz bat izan behar du, herriko kulturan eta tradizioan sustraitua. Hau politika egiteko era bat da: herri bat egiteko subjektuen eraikuntzan oinarritua. Alde horretatik, Euskal Herria oso interesgarria da.

Gaztetxea festaleku

Bergarako kartzela zaharrean dagoen gaztetxeak hamalau urte bete ditu jada. Horregatik, bergararrek ahalegin berezia egin dute egitarau zabal eta osatu bat prestatzeko. Adin guztietako pertsonentzat osatu dute jai egitaraua, gaztetxea herritar ororen ...