Autobidea? Erokeria!

Gipuzkoar askok bezala, maiz samar erabiltzen dut Leitzarango autobidea, A-15 izendapen teknikoz. Aitortzekoa da denbora pixka bat eta endredo batzuk aurreztu dizkidala, hori dena bertako radar maltzurrek ezarritako isun ugariren bidez ordaindu behar izan badut ere, gipuzkoar askok bezala. Isun-beldurraz landa, beste buru-neke bat ere izaten dut eskuarki Andoain eta Iruñerako tarte asfaltatuan inguruetako baso eta mendiei begira noala. Beti...