Finalean tokia egin nahi

Bertsolaritza

Oiartzun

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen itzuliko hirugarren finalaurrekoa egingo dute bihar, Oiartzunen, 17:30ean, Elorsoro kiroldegian. Agin Laburu, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Beñat Lizaso, Jon Maia eta Odei Barroso bertsolariak lehiatuko dira bertan.

Honako lan hauek egin beharko dituzte: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntu motzean; kartzelakoa, banaka eta gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

24 bertsolari ari dira parte hartzen finalaurrekoetan: horietatik hemezortzi kanporaketa saioetatik iritsiak, eta beste seiak 2009ko txapelketako finalistak. Markina- Xemeingo kanporaketan irabazita, Agin Laburu da guztietan orain arteko punturik gehien lortu duen bertsolaria (699,5).

Finalerako bidean

Bi itzuli izango ditu finalaurrekoen faseak: lehena lau saiotan osatuko dute, eta bigarrena, hirutan. Bi saioetan lortutako puntuak elkarri gehituko dizkiote, baina lehen itzulian puntuaketa txikiena lortzen duten sei bertsolariek ez dute aurrera egingo.

Lehenengo itzuliko saio bakoitzeko irabazleak automatikoki joango dira bigarrenera. Puntu gehien lortzen duten hurrengo hamalau bertsolariek osatuko dute bigarren itzuliko taldea.

Hemezortzi lagunetik zortzik soilik parte hartuko dute, ohi bezala, abenduko finalean, BECen. Maialen Lujanbio 2009ko txapelduna eta finalaurrekoetan puntu gehien lortzen duten zazpi bertsolariak lehiatuko dira. Egun osoko jardunaldia izango da. Zortzi bertsolarirekin hasi eta buruz burukoarekin amaituko da.

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA

Zer. Hirugarren finalaurrekoa.

Non. Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.

Noiz. Bihar, 17:30ean.

Bertsolariak. Agin Laburu, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Beñat Lizaso, Jon Maia eta Odei Barroso.

%61,3

Igeldo Donostiatik bereiztearen alde agertu direnak. Eskubidea zuten 833 bizilagunetatik 637k parte hartu dute galdeketan, eta horietatik 391k desanexioaren alde egin dute; 234k kontra.

POESIAREN DOINUA, DOINUAREN POESIA

Musika eta poesia batzen dituen ikuskizuna prestatu dute Harkaitz Canok, Pettik eta Joxan Goikoetxeak. Gau beranduan du izena, Canoren arabera, gautxoriek gautxorientzat egina. Igandean eskainiko du hirukoteak ikuskizun estreinatu berria, 19:00etan, Antzoki Zaharrean. Canok poemak errezitatuko ditu, Goikoetxeak akordeoia —eta, tarteka, teklatua— joko du, eta Pettik, gitarra. Canoren iritziz, tarte atsegina pasako dute ikus-entzuleek, eta gauari hasiera emateko lehen puntua izan daiteke.

Aurrekontuen aurkezpena arloz arlo egiten ari dira

Foru aldundiak arloz arloko gizarte eragileei eta herritarrei aurkeztu nahi die bere aurrekontu proposamena. Asteazkenean, euskara arloko eragileekin eta herritarrekin bildu zen, eta ostegunean, berriz, kirol mundukoekin. Datozen asteetan arlo gehiago...

Jo mailuarekin buruan, faborez

Ez dakit Behobiatik Donostiara bi ordu baino gutxiagoan korritzeko gai izango nintzatekeen, eta ez zait piperrik axola. Sofan bapo eserita egoterik daukazunean ordubetez kalera sufritzera irtetea ergelkeria galanta dela konbentzitua dagoen gehiengo is...

719

Irailetik urrira Gipuzkoan gehitu den langabe kopurua. Espainiako Ministerioak kaleratutako datuen arabera, gora egin du urrian Gipuzkoako langabe kopuruak. Zehazki, aurreko hilean baino 719 herritar gehiago geratu dira lanik gabe, eta uneotan, guztira, 49.874 lagun daude langabezian Gipuzkoan.