Orain, PPren babesarekin

Orain, PPren babesarekin

EAJk eta PSEk popularren boto bat behar izan zuten ahaldun nagusi Eider Mendoza izendatzeko. EH Bilduk irabazi zituen foru hauteskundeak; udal bozak ere bai, eta 51 alkatetza lortu zituen. Hondarribiko Udalean gertatu zen aldaketarik nabarmenena.

ChatGPT: «Nire asmoa laguntzea da»

Urteko azken zutaberako elkarrizketa bat egitea bururatu zait, baina ez edonori, urteko pertsonaia aipatuenetako bati baizik: ChatGPTri. Ez da gipuzkoar petoa, baina badu gipuzkoarretik zerbait, hemen ere egiten baitu lan. Gainera, Gipuzkoako Hitza ez da gai unibertsaletara itxitako argitalpena. Hemen elkarrizketa osoa kabitzen ez zaidanez, adierazpen hautatu batzuk bildu ditut, euskara aldetik pixka bat orraztuta, oraindik ere ikasketa prozesuan baitago...

Zerrendak eta robotak

Zerrendak besterik ez dugu ikusten komunikabideetan urte akaberan. Lista horietan beti egoten da adjektibo bat superlatiboan: entzunena, ezagunena, aitatuena… Hitzen erreskada ere izaten da urtero. Edo urteko berba (pertsona, gaia, aktorea…) ere aukeratzen da. Aurten Euskaltzaindiak eta UZEIk hautatu duten urteko hitza zerrenda izan da, errenkada zentzuan baino gehiago, zati luze eta meharra adierazteko. Gazako zerrendak duen zoritxarreko protagonismoagatik aukeratu...

Kiroldegiak, lan gatazken toki

Kiroldegiak, lan gatazken toki

Lan gatazken jokaleku izan dira aurten Gipuzkoako kiroldegi asko. Urtarrilaren 9tik greban zeuden Urnietakoan, eta, akordioa lortu ostean, martxoaren 8an itzuli ziren lanera; Irunen ere 2023an soldatak %2 eta 2024an beste %2 igotzea adostu zuten, baina negoziatzen jarraitzekotan geratu ziren, 2025etik aurrera urteotan galdutako erosahalmena berreskuratu ahal izateko. Tolosan, berriz, zazpi hilabetez itxita egon zen kiroldegia, langileek greba hasi baitzuten...