Zaharrak, familia eta zaintza

Inor konturatu ote da zenbat iragarkitan agertzen zaizkigun zahar gazteak? Zahartzaro aktiboa duten pertsonak, ilezuriak guztiak, baina argal, dinamiko eta guapo? Bai, eta halako zaharrak badira, bai; gutxiengoa dira, halere. Publizitateak modan jarri du zilar ekonomia (silver economy, my friend), eta saldu nahi digute zahartzaroa, sarritan ez dena hain osasuntsua, ez polita. Bizitzako sasoi hau, normalean, makal-aroa da, osasun arazoak...