1931ko apirilean, autodeterminazioa eskatzeko mozioa

1931ko apirilaren 16an, Aramako Udala eratzeko batzarra egin zuten. Errepublika sortu berriari ongietorria ematearekin batera, Euskal Herriaren eskubideak aldarrikatzen zituen mozioa onartu zuten. Besteak beste, autodeterminazioa eskatzen zuten Euskal Herriarentzat. Itsasondon bi egun geroago onartu zuten mozio bera.

Duela 85 urteko mozio hura gogoan, bihar Goierriko Gure Esku Dago-k ekitaldia egingo du Aramako pilotalekuan, 11:00etan. 1979tik gaur egundainoko Goierriko alkateak eta zinegotziak gonbidatu dituzte ekitaldira. Aldi berean, erabakitzeko eskubidearen alde Goierrin egitekoa den herri galdeketan parte hartzeko deia egingo diete gaur egungo udal ordezkariek goierritarrei.

Leave a Reply

Your email address will not be published.