urria 2018

Aniztasun eskolak

Aniztasun eskolak

Eider Goenaga Lizaso

Lehenik eta behin argazkiak ikusi zituzten gelan, zortzi argazki. Horietako bakoitzak zer iradokitzen zien aztertu zuten Elgoibarko ikastolako DBH4ko ikasleek. "Irudimena erabiltzeko eskatu genien", azaldu du Pello Sarasuak, Intered gobernuz kanpoko erakundeko ordezkariak. Giza Eskubideen gaia ari dira lantzen, eta horrekin lotuta egin zuten argazkien ariketa.

Ordizia, bere aztarnen bila

Ordizia, bere aztarnen bila

Ariane Vierbücher

Ordiziako hiribilduaren 750. urteurrena ospatzen ari diren honetan, abian da Ordizia herri gisa noiz sortu zen argitu dezakeen ikerketa. San Bartolome ermitan egon daiteke gakoa. Herrigunetik kanpo dago ermita, eta ezezaguna da bisitari askorentzat. Eta bertako askorentzat ere aparteko garrantzirik ez duen tokia bada ere, hortxe egon daitezke Ordiziaren lehenengo aztarnak.

Eskutik helduta, indartuta

Eskutik helduta, indartuta

Unai Zubeldia

Espazioa behar dugu bezeroei beharrezkoa den kalitatea eskaintzeko". Urtez urte euren proiektuak sendotuta, oinarrian bat egin dute Elkar eta Gureak taldeek, eta 2020. urterako biek ala biek Donostiatik Usurbilera lekualdatuko dute euren egoitza nagusia. Michelin fabrikak dagoeneko erabiltzen ez duen lurzoru bat erosi, eta, 40 milioi euro inguruko inbertsioa eginda, bi enpresei "etorkizuneko erronkei erantzuten" lagunduko die gune berriak. 45.562 metro koadroko eremua da, eta 600-700 langile ariko dira lanean espazio horretan.

SAGARDOGILEAK

Hemeretzi sagardogileren biografiekin osatu dute liburua Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek: Juan Jose Aburuza (Aburuza), Juan Goikoetxea (Altzueta), Jose Gregorio (Begiristain), Jose Miguel Bereziartua (Bereziartua), Jose Cruz Calonge (Calonge), Rufino Zipitria (Eguzkitza), Juan Bautista Goikoetxea (Elorrabi), Felix Garmendia (Etxe Zuri), Isidro Iguaran (Eula), Jose Goñi (Gurutzeta), Juan Ignacio Astiazaran (Iruin Astiazaran), Jose Mari Lasa (Isastegi),...

Azpeitiarren ‘Matxinada’

Azpeitiarren ‘Matxinada’

Aitziber Arzallus

Bihar hasiko dituzte, Azpeitian, 36. Euskal Antzerki Topaketak, modu berezian hasi ere: Imanol Elias idazle eta antzerkigile azpeitiarrak idatzitako Matxinada ikuskizuna emango dute, herri antzerki musikal bihurtuta. Ehun lagun baino gehiago ariko dira taula gainean, antzezten eta kantuan, Unai Frantzesenak propio sortutako doinuek zuzenean lagunduta.

Eta Oñati bada Eldorado?

Eta Oñati bada Eldorado?

Beñat Alberdi

Hainbat bertsio ditu Lope Agirre pertsonaia historikoak. Besteak beste, eztabaidagai dago haren jaioterria zein den: Oñati edo Aramaio. Askatzailea edo genozida izan zen ere ez dago argi. Alde horretatik, beste bertsio bat emango du bihar Oñatiko LPM taldeak. Konkistatzailearen gertaera historikoak oinarri hartuta, aldatu egingo diote testuingurua, eta Perutik herriko hauteskundeetara pasatuko da. Xehetasun horretatik harago, ordea, errealitateak badauka beste istorio bat atzean: film laburrak prestatzetik film luzeak egitera igaro den lagun talde batena, filma grabatzeko herritarrak mobilizatu dituen ekoizlearena.

Ez da ezbehar kimiko larri bat

Danel Agirre
ETBk prime time-rako gorde ohi dituen formatu horietako baten sinopsia dirudi: Alemaniako familiari astebetez Euskal Herria erakustea tokatu zait. Jende horrek planak garaiz egitearena oso serio hartzen duenez, duela bi urtez geroztik zehaztuta neukan bidaiaren data.

Euskalgintza, esportaziorako

Euskalgintza, esportaziorako

Erik Gartzia Egaña

Euskaldunak, hizkuntza gutxitu baten komunitateko kide moduan, parekideekiko sinpatia gisako bat senti dezake askotan. Hitzak erabat ezberdinak izan arren, sentsazio bera eduki dezake hizkuntza galtzeko arriskuaren aurrean, diglosia kasuetan edo beste hainbat errealitatetan.