Araudia

Donostiako Udalaren araudiak jasotzen dituen neurririk garrantzitsuenak:

Debekua. Patinete elektrikoak ezingo dira ibili espaloietan, Parte Zaharrean, parkeetan eta oinezkoentzako guneetan. 12 urtetik beherakoei soilik onartuko zaie hori, heldu batekin eta mantso ibiliz gero.

Bidegorrian. Orduko 25 kilometrorainoko abiadura hartzen duten ibilgailuek bidegorria erabili beharko dute, hango arauak errespetatuz. Gidariak, gutxienez, 16 urte izan beharko ditu.

Errepidean. Orduko 25 kilometrotik gorako abiadura har dezaketen ibilgailuek errepidea erabili beharko dute. Gidariak, gutxienez, 18 urte eduki beharko ditu, eta homologatutako kaskoa erabili beharko du.

Gutxienez 16 urte: 16 urtetik beherakoek guztiz debekatuta izango dute ibilgailu motordunak erabiltzea.

Leave a Reply

Your email address will not be published.