Elkarretaratzea, gaur arratsaldean

Donostialdeko metroaren proiektuari hasiera hasieratik egin dio aurre Satorralaia bizilagunen mugimenduak, eta kontrakotasun hori agertzera deitu du beste behin ere, gaur arratsaldean. Easo eta Arrasate kaleen izkinan egingo dute elkarretaratzea, metroaren obretan, 18:30ean.

Satorralaiaren arabera, hainbat eta hainbat arrazoi daude metroaren kontra egoteko: metroak ez diela hiriaren mugikortasun beharrei erantzuten, bizilagunak kaltetzen dituela, berriki egindako zundaketa geoteknikoek falta diren obren ziurgabetasuna agerian utzi dutela, areatzen gainean eraikita dauden eraikinen egonkortasunari eragiteko arriskua dagoela, hirigintza negozioak helburu dituen hiri eredua eta hirigunearen merkantilizazioa sustatzen dituela…

Horrez gain, “Donostian pilatzen ari diren hirigintza jarduera polemiko eta erasokorren biderkatzea errefusatzeko” Donostia Defendatuz koordinakundeak manifestaziora deitu du maitzaren 4rako, eta manifestazioan parte hartzera deitu du Satorralaia plataformak. “Gure iritziz, Donostian metro bat eraikitzea hiria modu atzeraezinean eraldatzen ari diren egitasmo larrienen artean nabarmentzen da”.

Bi mobilizazio horiez gain, Amara Zaharreko bizilagunek mahai inguru bat antolatu dute maiatzaren 9an, Easo kaleko Karmeliten elizan. Orain arte obrak egin dituzten auzoetako bizilagunek hitz egingo dute bertan, eurek bizi izandakoa azalduz.

Leave a Reply

Your email address will not be published.