Proiektuak Italian dauka sorburua

Birsortu egitasmoak Reggio Emiliako (Italia) Remida proiektua dauka oinarrian. 1996an sortu zen, udalaren eta Enia enpresaren elkarlanari esker. Reggio Children fundazioak zuzentzen du Italiako proiektu hori, eta birziklatze eta berrerabilera sortzailea sustatzea ditu bere helburuetako bi.

Gaur egun, hamabost Remida zentro daude guztira: Reggio Emilian, Napolin, Turinen, Bolonian, Genovan, Milanen, Florentzian, Robereton, Varesen (Italia), Frankfurten (Alemania), Buenos Airesen (Argentina), Perthen (Australia), Trondheimen (Norvegia), Sodertaljen eta Vaggerydsen (Suedia).

Leave a Reply

Your email address will not be published.