Motzean

Psikologia?
Pasioa.
Psikologiaren alor bat?
Terapia.
Psikologo bat?
Asko izan dira, baina, tira, Albert Ellis estatubatuarra.
Burua?
Gehiago erabili beharko genukeen organo bat. Ezagutzen ez dugun altxor bat.
Pandemia?
Errealitate bihurtu den distopia.
Gerra?
Gizakiaren frakasoa.
Gazteak?
Etorkizuna.
Ipuinak?
Altxorrak.
Zeri diozu beldurra?
Beldurra izateari.
Zer falta zaizu egiteko?
Bizitza gehiago dastatzea, gelditzea.
Aholku bat?
Bizitza baikortasunez eta umorez bizi.