EAJk beste kiroldegi bat eskatu du Irunen, hirugarrena

Irungo San Migel auzoan kiroldegi bat eraikitzeko proposamena egin du Irungo EAJk, Julian Sanchez parkearen aurrean. Hiriko hirugarrena litzateke. Ideia garatzeko, udalak egindako kirol ekipamenduen ikerketaren emaitzetan oinarritu dira jeltzaleak. Egungo bi kiroldegien erabiltzaileen ratioak handiak direla jasoa du txostenak, eta instalazioen eskaintza ez dela nahikoa. Kirol azpiegitura “auzoaren elementu integratzailea” izatea nahi dute. Horrez gain, kirol instalazio berri batekin, kirolarien kopurua “handituko” litzatekeela uste dute.

Leave a Reply

Your email address will not be published.