‘No vodka’ erakusketa ikusgai, gaurtik

Martxoaren 20an hasiko da Donostiako Poesialdiaren astea, baina gaur bertan irekiko dute No vodka Ricky Davila argazkilari bilbotarraren erakusketa, Ernest Lluch kultur etxeko erakusketa aretoan. 2007an Kieven eta Odesan (Ukraina) ateratako argazki poetikoak dira guztiak; adopzioan hartutako umearen bila joan zireneko argazkiak dira. Erakusketa maiatzaren 13ra arte ikusi ahal izango da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era; eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

Leave a Reply

Your email address will not be published.