Ahaldundu, zaintza duintzeko »
Etxeko lanetan eta zaintza arloan ari diren emakume etorkinen testigantzak bildu dituzte Errenterian, ‘Mira’ instalazioan, kolektiboa saretu eta ahaldundu asmo duen Koop Denontzat proiektuaren barruan.
Etxeko lanetan eta zaintza arloan ari diren emakume etorkinen testigantzak bildu dituzte Errenterian, ‘Mira’ instalazioan, kolektiboa saretu eta ahaldundu asmo duen Koop Denontzat proiektuaren barruan.
Beñat Alberdi
Bi ideia dira, bi aukera, bi proiektu. Batetik, Jone Arriola elgoibartarra zuzendari duen Larrugorritan seriea: gazteei zuzendutako eta gazteen gaiak lantzen dituen produkzio bat sortu nahi du. Bestetik, Eñaut Zubizarreta aretxabaletarraren Poliedroa Vol. 1: biolontxelo jotzaileak musika klasikotik kanpo dauden bideak erakutsi nahi ditu. Bi ideia dira, bi ilusio eta etorkizuneko bi ogibide. Sarean jasotako diru iturriaren arabera gauzatuko dituzte.
Txertoak jarriko diren gunera eraman aurretik, Hernaniko Bexen Medical Oiarsok gordetzen ditu Pfizerren dosiak, ultraizozkailuetan, eta enpresa arduratzen da desizozteaz ere. Kontrol zorrotza eskatzen du prozesuak; era berean, ezinbestekoa da une oro tenperatura egokiari eustea. - Irakurri gehiago...
Euskal abestien bidez, euskara, musika eta historia landuko dituzte Arrasateko Arizmendi ikastolan. Zenbait gaitasun lantzea da erronka.
Gipuzkoako 140 angulazalek eman dute izena jada elkarte sortu berrian. Bat eginda, erakundeek euren ahotsa entzutea dute helburu, azken urteotako "ziurgabetasun egoera" bukatzeko.
Gero eta ezagunagoa da familia bitartekaritza zerbitzua, eta indartu egin da, gainera, pandemia garaian. Besteak beste, bikote baten banantze prozesuan lagun dezakete bitartekariek, eta baita oinordetza baten banaketan ere.
Muhammad Umair ‘Omar’-ek eta Josu Maroto urretxuarrak 2015ean ezagutu zuten elkar. Pakistango irudiekin, Marotok erakusketa bat jarriko du maiatzean, Urretxun.
Pasaiako Udaleko Berdintasun arloak liburuxka bat osatu du, herriko emakumeekin lan saioak eginda. Birusaren paradigma berriaren barruan, emakumeen borrokaren testigantza izango da.
COVID-19ak eragindako pandemia ondorio larriak ari da uzten. Besteak beste, zuzenean eragin dio arlo ekonomikoari, eta zenbait sektore bereziki bolada gogorrak ari dira igarotzen; horien artean daude bidaia agentzietako langileak, mozorro dendetakoak, taxi gidariak eta ile apaintzaileak. - Irakurri gehiago...
Loratuz Lotu elkartea sortu berri dute, transexual helduei eta haien ingurune sozialari laguntzeko. Transexualen alboan egon nahi dute haien prozesuak iraun bitartean, "ahaldunduta eta indartuta" gizarteratu daitezen identitate berriarekin.