Seme-alabak hartu eta txotxongiloekin herriz herri ibiltzea izaten zen asteburuko plana Enkarni Genua eta Manolo Gomezentzat. Gerora, txotxongiloak lanbide ere bihurtu zituen Genuak. Euskara ikasi berriak ziren arren, euskaraz hasi ziren, eta hala jarraitu dute. Igandean egin zuten 50. urteurreneko ospakizuna. - Irakurri gehiago...
Beñat Alberdi
Bi ideia dira, bi aukera, bi proiektu. Batetik, Jone Arriola elgoibartarra zuzendari duen Larrugorritan seriea: gazteei zuzendutako eta gazteen gaiak lantzen dituen produkzio bat sortu nahi du. Bestetik, Eñaut Zubizarreta aretxabaletarraren Poliedroa Vol. 1: biolontxelo jotzaileak musika klasikotik kanpo dauden bideak erakutsi nahi ditu. Bi ideia dira, bi ilusio eta etorkizuneko bi ogibide. Sarean jasotako diru iturriaren arabera gauzatuko dituzte.
Gaur hasiko da Urretxu eta Zumarragako arte eszenikoen programazioa, ‘Fadoak entzuten zituen gizona’ obrarekin. Hamasei emanaldi eskainiko dituzte abendura arte.
‘Ombuaren itzala’ filmak Zizurkilgo bertsolari eta poetaren bizitza kontatuko du. Patxi Bisquerten Eguzki Art Zinema ekoiztetxeak egingo du. Auzolanean finantzatu nahi dute.
Muhammad Umair ‘Omar’-ek eta Josu Maroto urretxuarrak 2015ean ezagutu zuten elkar. Pakistango irudiekin, Marotok erakusketa bat jarriko du maiatzean, Urretxun.
Grendel eta Zenobia taldeak ariko dira, bihar, Donostiako XIX. Heavy Jaian, Larratxo kultur etxean.
Ziztaka proiektua sortu dute Irunen, euskararentzako eta kulturarentzako gune bat aurkitu nahian.
Oscar sarietarako lehian zebilen Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zinemagileen ‘La trinchera infinita’ filma, baina ez da pasatu azken-aurreko fasera. Hala ere, "pozik" daude.
‘Mendian hil, hirian hil’ dokumentala ikusi ahal izango da, gaur Aretxabaletan eta bihar Eskoriatzan. Iñaki Peña medikua da zuzendaria, eta heriotzari buruzko hirugarren dokumentala du jada. Euskarazko filmik onenaren saria jaso zuen abenduan Bilbon, Mendi Film Festival jaialdian.
Tolosako aurtengo inauteriak oroimenean geratuko zaizkie gehienei, pandemia dela-eta ez baita festarik ospatuko. Mikel Arribillaga eta Marta Garcia konpartsazaleek desio dute hurrengo urtean jaiak berriz ere normal ospatu ahal izatea.