Ekonomia

Txakurrek 70 ardi baino gehiago hil dizkietela salatu dute artzainek

Txakurrek 70 ardi baino gehiago hil dizkietela salatu dute artzainek

Unai Zubeldia

Oso arduratuta daude Zaraia mendikateko artzainak. "Larrituta gaude, okerrera egiten ari delako egoera". Azken hiru asteotan hamabost artaldetako 70 ardi baino gehiago agertu dira hilda Debagoienean, Kurtzebarri, Degurixa eta Alabita inguruan. "Urriaren 13an hasi ziren erasoak", jakinarazi du Iñaki Oraa Arenaza artzainak. "Eta ordutik ia egunero ari dira agertzen ardiak hilda. Aurkitu ditugunak soilik dira horiek, desagertuta egon litezkeelako beste asko". Oraak jakinarazi duenez, inguru horretako artalde guztiak batuta, 1.500 ardi ibiltzen dira euren lurretan.

“Hau ez da kalitatezko zaintza”

“Hau ez da kalitatezko zaintza”

Eider Goenaga Lizaso

Honelakoa da gure lan egun baten hasiera. 08:00etan sartu, eta gaueko gertakarien partea ikusi ostean hasten gara lanean, 08:10ean. Dagokigun solairura igo, gela batera joan, atea jo, eta sartu egiten gara. 'Egun on! Zer moduz zaude?', pertsianak igo, erabiltzailea esnatu, oheko barra jaitsi, bainurako eserlekuan eseri, dutxatu, lehortu, azala hidratatu, jantzi, orraztu, bizarra egin behar bazaio bizarra egin, ordezko hortzak ipini, kolonia bota, eta gosaltzera eramaten dugu. 09:30ean gosariak hasi arte, sei bider egiten dugu gauza bera". Ana Sastrek hogei urte daramatza sektorean lanean; bere lantokian, Txara II egoitzan (Donostia), egunaren hasiera horrelakoa dela kontatu du.

Emakumeak ostalari

Emakumeak ostalari

Kerman Garralda Zubimendi
Duela ehun urte, gaizki ikusia zegoen emakumeak taberna giroan ibiltzea. Baina, giro hain maskulino hartan, ezinbestekoa zen emakumeen lana. Besteen mesedetan egindako lana zen, itzalekoa.

Mendea abereak haziz

Mendea abereak haziz

Mikel Iraola

Alejandro Goiak ez zuen ezagutu bere aitona Francisco Goia. Berehala izan zuen, ordea, haren lanaren berri, 7 urterekin hasi baitzen Legorretako Gurutzeta Txiki baserrian aitari eta osabari laguntzen.

Animalien salerosketan aritzen zen Francisco, eta, hura hil ostean, hark hasitako bideari jarraipena eman zioten Patxik Alejandroren aitak— eta Jose Ramonek osabak. Zaldiak, txekorrak eta esne behiak zituzten, gehienbat, eta, horiek hazteaz gain, baserriz baserri eta azokaz azoka ibiltzen ziren. Torrelavegaraino (Espainia) ere joaten omen ziren abereak erostera, Alejandrok gogoan duenez: "Oinez itzultzen ziren ganaduarekin. Bideko herrietan boluntarioak izaten ziren animalien garraioan laguntzeko. Egunetako bidaia izaten zen. Gainera, behiren bat bidean erditzen bazen-edo, gehiago atzeratzen zen itzulera".

Eskutik helduta, indartuta

Eskutik helduta, indartuta

Unai Zubeldia

Espazioa behar dugu bezeroei beharrezkoa den kalitatea eskaintzeko". Urtez urte euren proiektuak sendotuta, oinarrian bat egin dute Elkar eta Gureak taldeek, eta 2020. urterako biek ala biek Donostiatik Usurbilera lekualdatuko dute euren egoitza nagusia. Michelin fabrikak dagoeneko erabiltzen ez duen lurzoru bat erosi, eta, 40 milioi euro inguruko inbertsioa eginda, bi enpresei "etorkizuneko erronkei erantzuten" lagunduko die gune berriak. 45.562 metro koadroko eremua da, eta 600-700 langile ariko dira lanean espazio horretan.

Apustuak, tentazio eta adikzio

Apustuak, tentazio eta adikzio

Aitziber Arzallus

Euskaldunak berezkoa du apusturako joera; frontoira, hipodromora edo plazara joan, eta sos batzuk jokatzeko tentazioari eutsi ezina. Baina inora bila joan gabe, tentazioa bera bada ondora datorrena? Hamar urte dira Gipuzkoan lehendabiziko apustu etxeak zabaldu zituztela. Kiroljokoa izan zen urratsa egiten aurrena, 2008ko abuztuaren 28an Eibarren aretoa zabalduta. Ordutik, eta krisiak krisi, etenik gabe hazi da merkatu hori. Iazko urtearen bukaeran, hamar apustu etxe zeuden Gipuzkoan, eta, horiez gain, apustuak egiteko 654 makina ere bai tabernetan eta ostalaritzako beste gune batzuetan.

Gari Garaialde: “Konexioa toki guztietara irits dadin saiatuko gara”

Gari Garaialde: “Konexioa toki guztietara irits dadin saiatuko gara”

Eider Goenaga Lizaso

Sei lagunen artean jarri zuten martxan, iaz, Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboa. Gari Garaialde (Hondarribia, 1972) da horietako bat. Pozik dago orain arteko bidearekin. Proiektuagatik jende askok zoriondu dituela dio. Oraingoz, sakelako telefono linea eskaintzen dute, baina laster hasi nahi dute sarerako konexioa eskaintzen. Bizpahiru aste barru, bulegoa irekiko dute Irunen.

Artilea, produktu zena hondakin

Artilea, produktu zena hondakin

Kerman Garralda Zubimendi

Uda izaten da garairik aproposena ardiei ilea mozteko. Artilez lepo daude baserrietako ganbarak. Garai batean, albiste ona zen hori; baina buruhaustea da egun. "Gaur egun, kudeaketa zaila duen hondakina da ardi latxen ustiapeneko artile gordina; gastuak bakarrik sortzen ditu", azaldu du Yurre Peñagarikano Urkome Urola Kostako Landa Garapenerako Elkarteko kudeatzaileak.

Javier Colorado: “Erosketak egiteko gunea baino gehiago da Urbil”

Javier Colorado: “Erosketak egiteko gunea baino gehiago da Urbil”

Unai Zubeldia

2000. urteko maiatzaren 16an ireki zuten Urbil merkataritza gunea, eta "erreferentzia bihurtuta" iritsi da adinez nagusi izatera. Javier Colorado (Ordizia, 1974) 1998an hasi zen lanean supermerkatuen sektorean; 2003an, merkataritza guneen kudeaketa lanetan hasi zen, eta 2016ko urtarrilean izendatu zuten Urbileko zuzendari. Biharko ospakizunetan parte hartzeko deia egin die bezeroei; Urbil Fest jaialdia 11:00etan hasiko da, puzgarriekin eta txikienentzako eskaintzarekin, eta bete-beteta daukate egitaraua: bertsolariak, Tio Teronen Semeak, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Amaia Zubiria, Sonakay...