Eider Goenaga Lizaso
Gidariarekin alokatzen diren ibilgailuen konpainiek eta taxiek urte asko daramatzate espazio berean lanean. Bien arteko liskarrik ez da izan inoiz Gipuzkoan, Goio Alias Gipuzkoako Taxilarien Elkarteko presidenteak eta Jon Izagirre Suital konpainiako koordinatzaileak baieztatu dutenez. Baina, orain, beste aldagai bat sartu da ekuazioan, eta etorkizunean etor daitekeenaren beldur azaldu dira biak. Izan ere, 2009tik 2015era lurreko garraioa arautzeko legeetan (LOTT eta ROTT) aldaketa egin zuen PSOEren gobernuak; Omnibus legea jarri zuen indarrean, eta aldaketa haren ondorioak ari dira pairatzen orain. "Nolabait azaltzeko, ibilgailu gidaridunentzako VTC lizentzien liberalizazioa ekarri zuen lege hark, eta ordu arteko oreka hautsi egin zen", azaldu du Aliasek.