Ekonomia

Uztak pasta ematen duenean

Uztak pasta ematen duenean

Erik Gartzia Egaña

Gure aitona-amonek ia ezagutzen ez bazuten ere, egungo dietan gehien zabaldutako elikagaia da pasta. Marka eskaintza handia dago, eta Zituene batu zaie orain artekoei. Naiara Retegi eta Iker Eizagirre oiartzuarrek sortu dute marka hori. Duela urtebete pasatxo jarri zuten martxan; Retegik gogorarazi duenez, bere ekimenez: "Makina txiki bat utzi ziguten Txaramela Bizkaiko pasta ekoizleek. Probatzeko asmoz egin genuen, hasieran ez baikenekien pasta egiten". Retegi eta Eizagirre kide diren kontsumo taldekoak izan ziren lehenengo proba haien akuriak. "Guretzat oso garrantzitsua zen eurek probatzea, eta ez ziguten kritikarik egin".

Bidaia soila baino gehiago

Bidaia soila baino gehiago

Unai Zubeldia

Jarrera bat da proiektu hau; gutxienekoekin bidaiatzeko proposamena". Arkitektoak izaki, Irati (1986) eta Gorane Mendizabal (1982) Ordiziako ahizpek ezinbestean daukate buruan iltzatuta espazioaren ideia. "Behar duzun guztia, baina gehiago ez; hori da gure proiektuaren ideia". Biek ala biek aitortu dute bidaia "dezente" egindakoak direla, eta bidaia zaleentzat eskaintza erakargarria daukate esku artean: autoarekin batera garajean sartzeko moduko mikrokarabana, Soil izenekoa. "Txikitasunaren ideia azpimarratu nahi genuen izenean ere, eta horregatik aukeratu genuen euskarazko hitz hori". Eta gehiegi bilatu gabe aurkitu zuten pare-pareko definizioa. "Ingelesez lurra esan nahi duelako soil hitzak. Jolas hori baliatu ahal izan dugu".

[Herriz herri] Villabona-Amasa. Bi herri eta udalerri bat

[Herriz herri] Villabona-Amasa. Bi herri eta udalerri bat

Jon Miranda

Villabonak XIII. mende erdialdean dauka jatorria, Oria ibaiaren ertzeko beste hainbat herrirekin gertatzen den bezala. Abagune historiko egokia zen hura. Batetik, garai hartan pil-pilean zegoen Gipuzkoa alderik alde zeharkatzen zuen merkataritza, eta, bestetik, Oria ibaia komunikabide ezin hobea zen garraio hura guztia bideratzeko. Lehenagokoa da, ordea, Amasaren inguruko lehen aipamena. 1025. urteko agiri batean agertzen da, besteak beste, Saiazko haraneko herrixka moduan.

[Herriz herri] Usurbil. Aktibo nagusia: konpromiso soziala

[Herriz herri] Usurbil. Aktibo nagusia: konpromiso soziala

Aitziber Arzallus

Donostialdean, Gipuzkoako hiriburutik hamar kilometrora eta Oria ibaiaren ertzean dago Usurbil. 6.200 biztanle ditu, eta ia 25 kilometro koadroko azalera. Orio, Aia, Lasarte-Oria, Zizurkil eta Donostia ditu inguruan. Hiriburuaren eragin geografikoaren barnean egonagatik, usurbildarrek beren izaerari eusten diotela nabarmendu du Xabier Arregi alkateak (Zubieta, 1964). "Usurbil herri euskalduna da, eta euskal kulturak herri honengan utzitako ondare fisiko zein sentimentala ondo baino hobeto gordetzen du". Usurbil herri "bizia" dela dio, eta usurbildarrak, "konpromiso sozial handikoak"; "horiek dira gure herriaren aktiborik garrantzitsuenak".