gipuzkoa

Munillak blokeatuta nauka

Leire Narbaiza
Munillak blokeatuta nauka Twitterren. Duela hilabete batzuk konturatu nintzen, kasualitatez. Txiolari lagun batzuekin komentatu, eta euretako batzuek ere hala zeudela aditzera eman zidaten.

Gazteenen politikari sena

Gazteenen politikari sena

Beñat Alberdi

Hamaika inkestak adierazi du gazteek politikarako interes falta edo apatia daukatela. Errealitateak, ordea, badauzka beste zantzu batzuk, eta horren erakusle dira Ane Martinez, Maite Larrañaga eta Eneko Mateos, Almen ikastolako ikasleak. Izan ere, hirurak politikari lanetan aritu dira Europako Gazte Parlamentuko Espainiako kanporaketan, Kordoban. Gai korapilatsuak aztertu dituzte bost egunetan; arazoak aurkitu, eta, noski, konponbideak proposatu. Ingelesez, gainera.

Jaion 2018

Eguerdian hasi eta goizaldeko ordu txikiak arte, Irunen inoiz baino egitarau zabalagoa daukate prest biharko: 12:00. Pura Cuina antzezlana, Mosku plazan. 14:00. Tokiko produktuekin prestatutako herri bazkaria eta bertso poteoa, Mosku plazan. 17:00. Fight The Power Kamioi System taldearen eskutik, musika duen kamioiarekin kalejira, Mosku plazatik abiatu eta Lakaxitaraino. 20:00. Kontzertuak Lakaxitan: Sangre de Mono,...

“Afizioagatik ibiltzen gara”

“Afizioagatik ibiltzen gara”

Asier Imaz

Herri kiroletatik bizi ez den arren, herri kirolak barru-barrutik bizi ditu Joxe Anjel Sarasolak (Asteasu, 1964). Harri-jasotzaile gisa ibilbidea eginda, atzeko lanera igaro zen gero, mikrofonoari helduta. Pasioz bizi du egunerokoa.

Azkenaldian batean eta bestean zabiltza herri kirol jaialdietako esatari lanetan, Arria V.aren eta Vicenteren arteko apustuan azkenekoz.

“Hango egoera ikustea pizgarri izan daiteke ume bat etxean hartzeko”

“Hango egoera ikustea pizgarri izan daiteke ume bat etxean hartzeko”

E. Goenaga Lizaso

Oiartzungo El Watan elkarteko kide da Olga Leibar (Oiartzun, 1954), eta hamabost urtean zazpi aldiz egon da Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan. 2005ean hartu zuten etxean lehenengoz Saharako ume bat, eta ia urtero errepikatu dute. Errefuxiatuen kanpalekuetara bidaiatzea gomendatzen die harrera familia izateko pausoaz zalantza dutenei —eta gainerakoei ere bai—.

Eskualde guztietan behar dituzte familia berriak

Oporrak Bakean programako arduradunen arabera, Gipuzkoako eskualde guztietan dago beharra saharar umeentzat harrera familiak lortzeko. Hainbat eskualdetan helburuak finkatuta dituzte, baina bakarrean ere ez da iritsi aurreikusitako kopurura. Urola Kostan hamabost familia lortu nahi zituzten, eta lau bakarrik daude; Zumarraga, Legazpi eta Urretxun hamar familia lortzeko helburua jarri zuten, eta hiru lortu dituzte; Donostian 23...

Elkartasunaren sokari tiraka

Elkartasunaren sokari tiraka

Eider Goenaga Lizaso
Guri ez zaigu ia ezer kostatzen, eta haientzat hain da garrantzitsua". Ainhoa Gabirondoren hitzak dira. Iaz lehen aldiz hartu zuten etxean Saharako ume bat. Mouludek 10 urte zituen iaz, eta aurten berriro igaroko du uda Anoetan.

Herriko azken guda dantza

Herriko azken guda dantza

Beñat Alberdi

Ia Gipuzkoa osoa hartuta daukate faxistek. 1936ko iraila da. Herrialdeak Bizkaiarekin daukan mugara mugitu da frontea; mugitu, eta, era berean, gelditu. Errepublikanoek erresistentzia prestatu dute kontrolpean dauzkaten guneetan; tartean, Intxortan. Zazpi hilabete iraun zuen Elgeta ondoko fronteak, eta frankistek atzera egin behar izan zuten behin baino gehiagotan. Horregatik bilakatu zen Intxorta erresistentziaren ikur; are gehiago, urteak igarota, gudarien borroka gogoratzeko frontea antzeztea erabaki zutenetik.

Beldurraren horma eraisten laguntzeko

Beldurraren horma eraisten laguntzeko

Unai Zubeldia

Paperak batean eta bestean, nahasian; postontzia lepo beteta; etxeko gastuen kontuak egunean jartzeko zailtasunak... Euskarri baliagarri asko dago eskura gaur egun, baina adineko pertsona askok nekez ematen dute teknologia berrietara pausoa. Lagun estimatua baino gehiago, ikusi ere egin nahi ez duten ezezaguna izaten da askotan ordenagailua, eta bide horretan galtzen da laguntza praktikoa. Kontu asko euren kabuz egin ezinik, ingurukoei laguntza eskatzea izaten da ezinbesteko pausoa, eta, ezinbestean, autonomia galera esan nahi du horrek.