Unai Zubeldia
Erabaki zaila izan da, baina erabat beharrezkoa; kudeatzaile on orok bere esku dauden proiektuen bideragarritasuna bermatzeko eta herritarren interesak defendatzeko egokitzen zaion momentuan hartu beharrekoa". Jon Iriondo Eibarko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen zinegotziak onartu duenez, nahi baino gorabehera gehiago izaten ari dira Errebal proiektuarekin. Dragados S.A. enpresari adjudikatu zizkioten lanak 2015eko abenduaren 1ean, eta, 4.952.683,23 euroko aurrekontuarekin, 30 hilabeteko epea zehaztu zuten askotariko funtzioetarako eraikina eta kultur ekipamendua eraikitzeko lanak amaitzeko. Oraingoz, ordea, erdibidean gelditu da proiektua.