Unai Zubeldia
Emozioak sortzeko saioa izango da; hitzez eta doinuz barrua astintzekoa. Poztasuna eta zoriontasuna; tristura; haserrea, gorrotoa eta sumindura; beldurra; harridura eta txundidura; eta nazka, nahigabea. Sei sentsazio, sei kolore; erritmo lasaian, giro goxoan. "Abestien bidez ikusleari emozio horiek sortzea izango da erronka, eta, horrez gain, artistek eurek orain arteko ibilbidean baliatu dituzten literatura erreferentziak, pasarteak eta gainerakoak ere irakurriko dituzte tartean". Literatura, musika eta emozioak uztartuko dituzte gaur, 19:00etan, Oñatiko udal liburutegian egingo duten saio linbikoan.