gipuzkoa

Tuba jaialdia 2017

Urriak 7 Lekeitio. Hernaniko musika banda eta bakarlariak, 20:00etan, parrokian. Urriak 8 Azpeitia. Azpeitiko musika banda eta bakarlariak, 13:00etan, Soreasu antzokian. Urriak 12 Azpeitia. Musika tresnen mantenimendu tailerra, 11:00etan, Azpeitiko musika bandaren akademian. Azpeitia. Kontzertu gastronomikoa: Euskadi Brass eta Zigor Iturrieta (Txoriene), 18:30ean, Sanagustin kulturgunean. Urriak 13 Hernani. Hernaniko musika banda eta bakarlariak , 20:00etan,...

Tubazaleek badute plaza

Tubazaleek badute plaza

Maialen Etxaniz
Ez da ohikoa instrumentu bakar bat jotzen duten musikariak elkartzea eta horren bueltan jaialdi bat antolatzea. Arraroa izanagatik ere, burutazio hari forma eman zioten Azpeitian elkartu ziren hainbat tubazalek duela zortzi urte.

[Museora] Ur Mara museoa. Paisaia eta artea elkar elikatzen

[Museora] Ur Mara museoa. Paisaia eta artea elkar elikatzen

Eider Goenaga Lizaso

Koldobika Jauregiren lanek paisaia eta ingurunea goratzen dute. Halaber, paisaiak eta inguruneak are ikusgarriago egiten dituzte Koldobika Jauregiren lanak. Museo bat da, ezohiko museoa, inondik ere. Ur Mara izena du, eta Alkizan dago. 11 hektareako lursaila hartzen du, eremu malkartsu eta zuhaitzez betea. Eta, han, arteari tokia egitea erabaki zuten duela sei urte; baina ez soilik Koldobika Jauregiren arteari. Museo irekia da, ez dago lau hormaren artean, edonor sar daiteke bertara eta ikusgai dauden obrekin gozatu. Baina museo irekia da, era berean, beste artisten lanei ere tokia egitea duelako helburu; artea, bere edozein adierazpenetan, eskultura, pintura, musika, literatura...

Lilurak estaltzen diguna

Leire Narbaiza

Aurreko mendean artikuluak idatzi izan banitu folio zuriaren aurreko bertigoa dudala esango nukeen, baina XXI. mendean bizi naizenez pantaila zuriaren aurrean galduta nagoela esango dut. 3.000 karaktere idatzi behar, eta kurtsorea etengabe keinuka bertatik.

“Eztabaida sortu nahi dut liburuan jasotakoarekin”

“Eztabaida sortu nahi dut liburuan jasotakoarekin”

Ane Olaizola
Euskal hizkuntzan "autodidaktatzat" du bere burua Xabier Iturriak (Errezil, 1949). Euskaltegietan lan egindakoa da, eta euskara aztertzen aritu izan da urte luzez. 2014an, kitxuari buruzko 'Hacia una gramatika unificada' del Rumashimi liburua kaleratu zuen, Parun eta hainbat adituren teorietan eta bereetan oinarritutako bigarren liburua osatu berri du: 'Euskal Gramatika Sintaktikoa'. Iturriak berak egin du editore lana, eta Elkarrek banatuko du.

Egitaraua

Amarako Eskoletan egingo dira topaketak, Urbieta kalean. Gaur 18:30. Donostiak badu nora begiratu hitzaldia. ABTS Assemblea de Barris per un Turisme Sostenible. 19:30. Turismoa Ipar Euskal Herrian: bilakaera eta gaurko egoera hitzaldia. Bihar 10:00. Turismoaren testuinguru historikoa Donostian, Iñaki Egañarekin (Euskal Memoria). 11:30. Turismoaren eraginak donostiarren ahotsetatik. Bizipenen bilduma-solasaldia. Gonbidatuak: Parte Zaharrean Bizi, Hondarpe, Ernai,...

Hiriko hainbat gunetan etxeen %6 turistek alokatzeko eskaintzen dira

E. Goenaga Lizaso
Kultura digitalari eta teknologia berriei eskainitako laborategia da Hirikilabs. Donostiako Tabakaleran du egoitza, eta bertan aritzen da lanean Ibai Zabaleta. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiriburuetan turistei begira egiten diren alokairu eskaintzen inguruko neurketa egin dute, AirBnB plataforma aztertuz, eta Donostiaren kasua txosten batean landu dute.

Ez da turismoa, hiri eredua da

Ez da turismoa, hiri eredua da

Eider Goenaga Lizaso

Arazoa ez da turismoa bai edo ez. Arazoa harago doa. Nolako turismoa, eta, hori baino gehiago, nolako hiri eredua. Hori da eztabaidaren gakoa. Turismoari buruz gaur eta bihar antolatu dituzten Ez gara turistak gure hirian topaketetan hainbat taldek parte hartuko dute, eta gonbidatuen artetik hirurekin hitz egin du Hitza-k: Bartzelonako ABTS Assemblea de Barris per un Turisme Sostenible-ko Daniel Pardo (Zaragoza, Espainia, 1976), Ernaiko Garazi Castaño (Donostia, 1995) eta Groseko Hondarpe auzo elkarteko Aratz Estonbarekin (Donostia, 1979). Hirurak bat datoz: turismoaren munstroari mugak jarri behar zaizkio dena jan aurretik.