Rebeka Calvo
Bi artistaren etxea da Marte: Ainara Oskozena (Irun, 1976) eta Miren Gonzalezena (Tolosa, 1973). Sortzeko sortu duten etxea da, eta partekatzeko eratu duten espazioa. Sorkuntza laborategi gisa aurkeztu dute gunea, eta Oskoz margolari eta eskultoreak argitu du "esperimentazioan eta sorkuntzaren inguruan" lan egiten dutela bertan.