Gizartea

Ingurunea zaintzeko sistema

Ingurunea zaintzeko sistema

Maialen Etxaniz
Goi lurretako urak garbi jaisten badira ere, gizakion jardunak kutsatu egiten ditu. Inor gutxik pentsatu du nora joaten diren landa eremuetako aterpetxeetako zein sukaldeko urak, edo garbitzen ote diren.

Generoak bereizitako azken plazak

Generoak bereizitako azken plazak

Beñat Alberdi

GGizonezkoa fokuaren erdian edo protagonismoaren jabe. Hainbat kasutan aplika daiteke esaldia; izan kirolean, izan politikan edo izan musikan. Momentu askotan, agertokiaren jaun eta jabe egiten da genero maskulinoa, eta euskal dantza tradizionala da horren adibideetako bat. Inork ezin lezake uka emakumearen presentzia dantza oinarri duten ekitaldi gehienetan. Baina emakumearen irudia bestelakoa da dantzak daukan garrantzia kontuan hartuz gero; hau da, dantzak sinbolikoki, herriko festetan edo herriko protokoloan daukan garrantzia baloratuz gero. Gipuzkoako hamaika herritan eman dituzte pausoak agertokian parekidetasuna lortzeko. Etzi, Oñatin, generoa gorabehera, dantzariz beteko dira kaleak, Corpus Christi festan.

Gorazarre lurreko ‘langostinoari’

Gorazarre lurreko ‘langostinoari’

Rebeka Calvo
Piparmin Eguna izena du Ibarrako gaztetxeak herriko belaunaldiak elkartzeko antolatzen duen jaiak; Langostino izena du moto elkarteak; piparreroak esaten diete futbol taldeko partaideei; Urtezaharreko krosean beti azaltzen da piperren bat; Hauspoa kultur elkarteak piperraren bueltako azoka berezi bat antolatzen du irail inguruan; eta, horren barruan, Xepla elkarteak pintxo lehiaketa egiten du jaki preziatu horretan oinarrituta.

Joana Garmendia: “Ironia beti erabiltzen dugu atximur txiki bat egiteko”

Joana Garmendia: “Ironia beti erabiltzen dugu atximur txiki bat egiteko”

Eider Goenaga Lizaso

Beste askok bezala, filosofiako doktoretza egiten hasi zenean zehaztu behar izan zuen ikerketa gaia Joana Garmendiak (Anoeta, 1978). Hizkuntzaren filosofia beti gustuko izan duela dio, eta horregatik erabaki zuela ironiaren azterketa egitea. Hainbat teoria daude ironiari buruz, baina tesian bere teoria propioa garatu zuen Garmendiak. Haren arabera, zerbait negatiboa esateko eta kritika egiteko erabiltzen da beti ironia.

Landa eremuaren koska

Landa eremuaren koska

Eider Goenaga Lizaso

Intuizio bati jarraikiz" erabaki zuten Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaritzak eta Lurralde Orekarako Zuzendaritzak landa eremuan berdintasunari buruzko azterketa egitea. "Intuizioa baino gehiago zela esango nuke. Gazteekin-eta hitz egitean, neskek esaten ziguten herri txiki horretatik kanpo ikusten zutela euren etorkizuneko proiektua; eta mutilek, berriz, herrian bertan ikusten zuten euren burua etorkizunean ere", azaldu du Miren Elgarresta Berdintasun zuzendariak.

Labirintoan trabatuta

Labirintoan trabatuta

Unai Zubeldia

Geldirik daude lanak. "Eta horrela ezinezkoa da epeak betetzea". 2015etik ari da obratan Adif, Renferen azpiegiturez arduratzen den enpresa, Irun eta Astigarraga artean abiadura handira egokituko den trenbide zabalera ezartzeko; baina, joan den martxotik, ez aurrera ez atzera daude lan horiek. Adifek Coprosa enpresari esleitu zizkion zati horretako lanak, 2019rako amaitzeko helburuarekin —Coprosaren esku gelditu ziren Irungo tren geltokian egin beharreko lanak ere—, baina, "likidezia arazoak tarteko", hartzekodunen konkurtsora zihoala jakinarazi zuen Coprosak joan den otsailean.

Helduleku eta elkargune

Helduleku eta elkargune

Unai Zubeldia

Lau hilabete luze falta dira, oraindik, urriaren 7rako, Gipuzkoako ikastolen aldeko jairako, baina beroketa lanetan murgilduta dabiltza, jadanik, Urretxu-Zumarragan. "Aurtengo festa ez dugu mugatu nahi egun eta toki bakar batera". Iakes Antia Kilometroetako ikuskizun batzordeburuak azaldu duenez, sorkuntza aldetik urtean zehar zein ekarpen egin zezaketen aztertzen hasi ziren. "Eta, Kursaal jauregira pausoa emanda, Gipuzkoa osorako ikuskizun bat prestatzea erabaki genuen". Zubiak batuz leloa euren eginda, "eta ikastolen mugimenduari oihartzuna emateko asmoz", ekainaren 3an eskainiko dute diziplina anitzeko ikuskizun hori, 12:00etan. Sarrerak salgai daude, 17 eurotan, www.kursaal.eus webgunean, eta leihatilan bertan ere erosi ahal izango dira.

Museora egokitutako azoka

Museora egokitutako azoka

Ane Olaizola
Zumaia eta Zumarraga lotzen zituen Urolako Trenaren zortzigarren geltokia zen Azpeitikoa. Ibiltarien joan-etorrietarako ez ezik, herrian eta inguruetan egiten ziren azoketara joateko lotura zuzena zen trena.

50 urte urari bidea egiten

50 urte urari bidea egiten

Eider Goenaga Lizaso

Donostiak historikoki izan du arazoa ur hornikuntzarekin. XX. mendera arte, inguruko iturburuekin (Igeldo, Ulia, Mons...) asetzen zituzten biztanleen beharrak. Baina, Espainiako errege-erreginen udaldiko aterpe bilakatzearekin eta hirigunea zabaltzearekin batera, arazoak hasi ziren hornidurarekin. 1919an, Artikutzako barrutia erosi zuen Donostiako Udalak. "Donostian baino hiru aldiz euri gehiago egin dezake Artikutzan, eta, han urtegia eraikita, arazoa konpondua zuen Donostiak", azaldu du Joxe Angel Erzilla Añarbeko Urak-eko zuzendariak.

Langileen esku dago erabakia

Langileen esku dago erabakia

Unai Zubeldia

Tentsio handikoa izan zen asteazkena. Bilera goizean, bilera arratsaldean, eta zalantzak iluntzean. "Goizean ez da izan aurrerapauso garrantzitsurik", hasi zuen azalpena Maddi Aspiazu ELAko ordezkariak bilera amaitu berritan. "Baina arratsaldean, bai, arratsaldean beste eskaintza bat egin digute, eta langile guztiekin sakon aztertu behar dugu egoera erabakiren bat hartu aurretik". Gipuzkoako hoteletako langileak grebara deituta daude hurrengo asterako, maiatzaren 23, 24 eta 25erako, eta, azken asteotako gorabeheren ondoren, gaur goizean argituko da egoera. "Hausnarketa eguna izango da osteguna".